Durangaldeko anezka programan izena emateko azken egunak
Eskualdeko anezka programan izena emateko deialdia zabalik jarraitzen du, nahiz eta azken txanpan sartu den. Itxi aurreko azken egunak baitira. Interesdunek izena eman ahal izango dute ekainaren 17ko ostiralera artean, DEMAren webgunearen bidez. Webguneaz izena emateko zuzenean baliatzeaz gain, herriko enplegu zentrora joatea eta bertan egitea da beste aukera bat. Zentroa Izarra eraikinean dago –zaharrean, Centre handiaren ondoan-. Bertako lankideek -goizeko 8etatik arratsaldeko 3etara bitarteko ordutegian- beharrezko aholkularitza eta laguntza eskainiko digute, laguntza behar edo Internet ez duten pertsonentzat. Ekimena Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Foru Sailarena da, eskualdeko Garapen-agentziaz baliatu bideratzen duena. Anezka programaren oinarriak lurraldeko Buletin Ofizialean argitaraturik daude.
Anezken proiektuak enplegua bilatzeko metodologia berria erabiltzen du. Anezka bat langabeen talde heterogeneo bat da. Espiritu dinamikoa, konprometitua eta solidarioa dute, eta borondatez eta kontraprestazio edo ordainik gabe parte hartzen dute ekimen honetan. Aholkulari edo entrenatzaile batek koordinatuta, baraien gaitasunak indartzen dituzte, ezagutza kolektiboa sortzen dute, beren burua ikusgai jartzen dute eta helburu komun bat lortzean laguntzen dute: kide guztiek lana eta enplegua lortu izan dezatela, beraien kontura nahiz beste inoren kontura.
Taldeak jardungo du lanean taldeko pertsona guztientzat lana modu eraginkorragoan bilatzeko behar diren urratsak sortzeko. Horretarako koordinatzaile baten laguntza jasoko du etenik gabe; koordinatzaile hori taldeko eta bakarkako saio guztietan izango da. Borondatez eta ordainik gabe parte hartzen da Anezkan, baina hala ere konpromiso maila handia eskatzen da, iraunaldi osoan parte hartzeari eta saioetara joateari dagokienez.
Hogei laguneko talde batek osatuko du Anezka. Zuzeneko jarduketak 5 hilabete iraungo du eta honako hauek izango dira jarduera nagusiak:
- Taldeko saioak, eta haietan lan egingo da sailen, prestakuntza pilulen, taldeko dinamiken eta taldean lan egitearen bidez.
- Saio pertsonalizatuak izateko aukera, aholkulari edo trebatzailearen aldetik.
- Harreman zuzenak izatea enpresekin, enpresa txiki eta ertainekin, eta tailerrak egitea giza baliabideen arduradunekin.
- Foro, topaketa eta ekitaldietan parte hartzea eta halakoak antolatzea.
- Ekintzailetzako ibilbide praktiko bat, negozio ideia bat duten pertsonentzat.
- Boluntariotza korporatiboaren laguntza izatea, errefortzua eskaintzen diena ekintzarako ildo desberdinei.
- Bilerak asteko lau lanegunetan gauzatuko dira, lau ordu eguneko iraupenarekin, aholkulariarekin borondatez bakarka partaideak egin ahal izango dituenen kaltetan gabe, edo ordutegi horretatik egin ditzakeen borondatezko bestelako jardueren kaltetan gabe.
Durangalde eskualdeko anezka programaren egoitza gure herrian dago, Izarra eraikinean herriko biztanleengandik hurbil eta guztion eskura. Baldintzak betetzen badituzu eta enplegura bueltatzen lagunduko dizun proiektu honetan interesa baduzu, eman lehenbailehen izena. Azken egunetan gaudenez, azkartu. Ostirala gain baitugu!
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren