1000 lagunendako paella platerak: ¡Azkar!

17.06.16
Gizartea

Berrogeita hamar bat pertsona boluntario, 100 kilotik gora arroz, 100 oilasko, 50 kilo barazki eta beste horrenbeste kilo arrain eta itsaski eta, azkenik, 250 litro salda guztia bustitzeko. Horiek izango dira Gastronomi Jardunaldien baitan biharkoan ekainaren 17ko larunbatean prestatuko den paella erraldoiaren osagaiak. Paella horretatik 1000 plater banatuko dira, 5 eurotan bakoitza. Paellaren salmentatik biltzen den dirua krisialdiaren eraginez kinka larrian dauden familia ermuarrei laguntzeko erabiliko da. Paella erraldoia; ekimena bihotz zabala eta, jakia prestatzeko ontzia, aparta: 3 metroko diametroa eta 250 kiloko pisu garbia baititu, osagaiak erantsi aurretik.

5 euroaren barne daude paella platera, ogia, ura edo ardoa eta kafea

Ekimenaren sustatzaile dira Lobiano Gastronomia elkartea eta Sagarra taberna. Ekimenak lehen urteko lelo bera mantentzen du ‘Elkartzen gaituena’ da. Esan bezala, bere helburua krisialdiaren eraginez kinka larrian dauden hainbat familiei laguntzeko izango da bildutako dirua. Hainbat hilabete daramatzate lanean buruari eta egin beharrekoei bueltak ematen, herri osoan zabaldu nahi dutelako ideia.

Ticketak aldez aurreko salmentan eros daitezke Sagarra gastro-tabernan eta bihar bertan paella egiten den lekuan. Antolatzaileek ‘Zero lerroa’ deritzana jarriko dute, paella jatera etorri ezin duten guztiek helburuarekin bat egiterik izan dezaten. Zero lerroko ticket bakoitza euro 1 salduko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez