Ekainaren 26ko hauteskundeak: jarraipen berezia egingo egunari

24.06.16
Erakundea

Ermua Hiriko webgune honetan lanean dihardugun langileak bat egingo dugu hauteskunde igande honetan gorabeherarik gabe eta egoki atera dadin lan egingo duten gainerako guztiekin. Hauteskunde Orokorrak gure jomuga eta zeregin nagusiena izango dira egun osoan zehar. Web gune honetan hauteskunde egunari jarraipen zorrotza eta zehatza egingo diogu, egunak gure herrian ematen duen guztia kontatuz. Ermuan igande honetan hamaika sekzio, hogei hautendu mahai izango ditugu eta horietan guztira 12.866 pertsonek bozkatu ahal izango dugu.

Egunari hasiera emango diogu goizean goizetik, hauteskunde-mahaien eraketa eta kolegioak zabaldu izanaren berri emateko. Ondoren kalean izango gara giroa eta gertatutakoak jaso eta kontatzeko.

Arratsaldeko ordu bietan partaidetzaren lehenengo datuak eskainiko ditugu eta, seietan, partaidetzaren bigarren protzentaiaren aurrerapena emanen dugu berriz ere, hauteskunde-kolegioak itxi baino bi ordu lehenago. Iluntzean boto-zenbaketa egin eta emaitzak jaso ahala, horiek kaleratuko ditugu guztiek jakinaren gain jartzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da