Parte-hartzea %48,61 izan da arratsaldeko 6ak arte, abenduan baino hamaika puntu eta erdi baxuago

26.06.16
Erakundea

Ermuan jada botoa eman dutenen portzentajeak ia hamaika puntu eta erdi baxuagogo da, 2015eko abendukoarekin alderatuz gero. Arratsaldeko seietan hautesleen parte-hartzea %48,61 dela ezagutarazi da, hauteskunde mahaietan datuak bildu eta gero. Datu horrek esan nahi du Ermuan botoa eman dezaketen 12.866 hautesleetatik arratsaldeko seiak baino lehen 6.254 pertsonak bozkatu dutela.

Orain dela sei hilabete ordu berean parte-hartzea %60,08 izan zen. Deialdi hartan bozkatu zezaketenak ere gehiago ziren, 12.902 pertsona alegia. Aldiz, aurten hautesle izan gaitezkeenak 12.866 gara, hau da 36 pertsona gutxiago.

Nolanahi ere, datuok hurbilpen eta aurrerapena besterik ez dira, eguneko joera erakusten dutenak oraindik ere bi ordu geratzen baitira hauteskunde-kolegioak ixteko. Kolegiook itxitakoan ezagutuko dugu ermuarron parte hartzearen datu zehatza eta benetakoa. Dena dela, gaurkoan postaz bidali izan diren bozka kopurua oso altua eta horrek ere azkeneawqn eragina eduki ahal izango du, horiek ez baitaude partaidetza estatistikan ageri, hautestontzietara ez direlako joan.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista