Ermuan hautesleen %33,23 bozkatu du arratsaldeko ordu 2ak baino lehen

26.06.16
Erakundea

Ermuko hautesleen %33,23 bozkatu du gaur, arratsaldeko ordu biak baino lehenago. Portzentajea duela sei hilabete atzerakoa baino txikiagoa da, orduan % 38,56 baitzen portzentajea, hauda gaurkoa baino %5,2 txikiago. Kontutan hartu behar den hautesleen errolda ere, orduan gaurkoa baino handiagoa dela. Orain sei hilabete, botoa eman zezaketen ermuarrek 12.902 ziren eta gaur aukera hori izango dugu 12.866 biztanlek. Hortaz bataz beste, 36 pertsona gutxiago prozesu honetan. Normaltasuna da nagusi gaur Ermuan, hauteskunde egun honetan. Arratsaldeko ordu 2ak arte hautesleen heren luze batek bozkatu du gure herrian.

Ezer gutxi dago aipatzeko, goiza eta eguerdia normaltasunean igaro baititugu udalerrian. Hauteskunde prozesuari buruz ezer aipatzekotan, kolegioetan eta bozka jende ugari ibili izan dela da.

Udaletxeko Abiapuntu bulegoa zabalik dago kontsultetarako

Hauteskunde kolegioetan azkeneko prozesutik hona aldaketarik egin ez izanak asko lagundu die hautesleei. Hori, igarri izan dugu udalak gaurko egunean zabalik duen Abiapuntu bulegoan, bertatik biztanle gutxi pasa baita. Dena den, betiko moduan bat edo beste ibili izan da galduta eta bere hauteskunde-kolegio eta mahaiaren bila.

Hauteskunde-mahaietako presidenteek posta bidez aldez aurretik bozkatu dutenen botoak jaso dituzte goizean zehar, postetxeko langileen eskutik.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian