Ermuan Hego Saihesbidea eraikitzeko lanak aurrera doaz
Ermuan Hego Saihesbidea eraikitzeko lanak aurrera doaz. Proiektuak eragina du Ermuan eta Eitzaga (Zaldibarko auzoa) lurretan. Aste honetarako ez dago afekzio edo eragozpenik aurreikusita obragatik ez eta auzorako sarbidea hainbat ordutan ixtea, Eitza jaietan baitago, bertako patroia San Pedro baita. Nolanahi ere, Eitzagan sartzeko pasoa semaforoz erregulatuta dago eta txandaka egin behar da. Datorren astean soldadura lanak eta besoak (elementu inklinatu indargarriak, pieza horizontal edo zeihar baten pisua pieza bertikal baten gainera deskargatzeko balio dutenak) hirugarren eta laugarren zatietan jarraituko dute aurrera egiten. Hori horrela, aste osoan eta eguneko 24 ordutan itxita izango den astea uztailaren 11tik 15era bitartekoa izango da, biak barne. Itxierako data astebete atzeratu da, uztailaren 4tik 8ra bitartean aurreikusi eta iragarrita zegoelako. Aldiz, uztailaren 4a –Balendin Berriotxoa - Bizkaian jaia eguna dugunez, data atzeratu egin da jai garraio bidez jaso beharreko materiala garaiz iristen dela ziurtatzeko eta bost lanegun segidan dituztela ziurtatzeko.
Orain egun batzuk Eitza auzoaren sarreran eta eremuan egiten ari diren lanen inguruko argazki sorta bat argitaratu eta eskaini genizuen Gaurkoan auzoa pasa eta zertxobait gorago –uretamendi baserriaren inguruan- egiten ari dinen lanena dakarzkizuegu. Zonalde horretan tunel bi egiten ari dira mendian, zeinak Areition sartzeko eta irtetekoak izango diren. Tunela Urtea mendiaren barrena egiten ari dira, bi hodikoak norabide bakoitzean bat, eta 590 metroko luzerakoak izango direnak. Tunelak elkarrekin konektatuta egongo dira zeharkako galeria batzuen bidez eta Beko errekastoaren ibarrean sartzeko eta irteteko beste puntua izango duena. Puntu horretan, biribilgune bat izango da, trenbidearen gainetik geratuko dena. Biribilgune horretatik ibilbidea Beko errekastoaren ibarretik behera jarraituko du zeru zabalean, AP-8 autobidearekiko lerrozuzen Sallabenteko errotondarekin bat egin artean.
Proiektuko zati edo tarte bakoitzak bere kontratua eta esleipen propioa du: Hori horrela, Uretamendiko tunelari dagozkion lanak Bycam, Mariezcurrena, Asfaltos Olarra eta Nortunel enpresek osatu duten Aldi Baterako Enpresa Elkarteari (ABEE) esleitu zaio, 37.779.200,21 euroko kopuruan, zergak barne. Lana egiteko 24 hilabeteko epea izango du. Beheko Erreka izena jarri zaion zatia, berriz, Sobrino, Cycasa, Viconsa eta Geotunel enpresek osatutako Aldi Baterako Enpresa Elkarteari (ABEEri), egokitu 30.064.822,85 eurotan, zergak barne. Lan hori amaitzeko 32 hilabeteko epea izango du.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da