Liburutegiak ordutegia eta zerbitzuak egokituko ditu udan

29.06.16
Udal Liburutegia

Ostiral honetatik aurrera, uztailak 1, Ermuko udal liburutegiak ordutegia aldatuko du udako beharretara egokitzeko. Egun horretatik hasi eta uztailaren 11ra bitartean, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, eta asteburutan itxi egingo ditu ateak.

Irekiera ordutegia berriro aldatuko da uztailaren 11tik aurrera, eta abuztuaren 31ra bitartean, biak barne. Tarte horretan, goizez eta lanegunetan soilik zabalduko da liburutegia, 09:00etatik 14:00etara. Arratsaldeetan, larunbatetan eta igandeetan itxita egongo da, beraz.

Jaiegunei dagokienez, honako egunetan liburutegiak ez du aterik zabalduko: uztailaren 4an, 25ean, 26an eta 27an; eta abuztuaren 15ean.

Dena dela, Izarra Centren kokatzen den Tecnoteka, ikerketa eta lan partekaturako gunea, zabalik egongo da egunero 24 orduz, sartzeko baimena daukaten pertsona guztientzat.

Malgutasun gehiago maileguetan

Opor garaian irakurzaletasuna sustatzeko, Ermuko liburutegiak gogorarazten du mailegu zerbitzuan malgutasuna izango dela nagusi. Horri esker, ale gehiago eta denbora gehiagoz eskuratu ahal izango dira. Hori bai, beste erabiltzaileek eskatuta eta txanda gordeta dituzten materialen kasuan, ezingo da epea luzatu.

Gainera, irakurketa digitalerako edozein tresna (tablet-a, liburu digitalen irakurgailua, ordenagailu eramangarria, mugikorra, etab.) daukaten pertsonek Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareak kudeatzen duen eLiburutegia plataforma erabili dezakete. Edozein zalantza izanez gero, liburutegian bertan edo KZgunean kontsultatu daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez
Imagen
23.02.26
Liburutegiak haurrentzako tailer berria antolatu du eta izen-emateak ireki

'Natura zure eskuan' titulua du eta izen-emateak martxoaren 2ra arte zabalik
Imagen
20.02.26
Kulturak XXXII. Ermua Hiria literatur lehiaketa deitu du

Lanak maiatzaren 3ko 23 orduak arte aurkeztu ahal izango dira