Dibertsioa eta ikaskuntza nagusi Ermuko II. Campus Teknologikoan

07.07.16
Ekonomi Sustapena

“Berrikuntza eta elkarlanean egindako sorkuntza” lelopean egindako II. Campus Teknologikoko lehen txanda amaitzear da, ekintzaz beteriko bi asteren ostean. Bihar amaituko da Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Sailak kofinantzatutako Campusaren lehen atala.

Ekimenaren lehen astean zehar, parte hartu duten neska-mutilek inguruko hainbat enpresa eta erakunde gertutik ezagutzeko aukera izan dute. Lehenik, Microdeco enpresan, zer sortzen duten eta nola ikusi dute, eta Microdeco Medical proiektuaren berri izan dute. AICn, Carbureibarren Box ikusteko parada izan dute automoziorako piezen entsegu laborategiak zer diren jakiteko. Basaurin, Virtual Ware Group enpresan, Errealitate Areagotuko eta Birtualeko azken teknologiak probatu zituzten, eta Campusa ahalik eta gehien aprobetxatzeko esan zieten bertan, Unity 3Dk etorkizunera begira aukera asko ematen baititu: bideojokoak, marketinga, formakuntza… Parte-hartzaileek Tabakalera proiektua ere ezagutu zuten, eta FabLaben lan egiteko aukera izan zuten. Bertan, edonork nahi duena sortu dezake Maker kulturari jarraiki, eta DIYtik (Do It Yourself) DWOra pasatuz (Do It With Others). Azkenik, eta eguraldia lagun izan ez arren, talde lanari indarra eman eta norbanakoaren nahiz pertsonen arteko gaitasunak hobetzeko tartea izan zuten, motibazioan eta elkarren arteko konfiantzan oinarrituta, Inguruabenturaren eskutik.

Bigarren eta azken aste honetan, gaztetxoak bi taldetan banatuta ari dira lanean, Camp Tecnologicoren laguntzarekin. Unity 3D ingurunean, errealitate birtual eta areagotuan, Microdecoren pieza bat diseinatzen eta programatzen ari dira parte-hartzaileak. Bihar ostirala, uztailak 8, lanak aurkeztuko dituzte Campusari amaiera emateko.

Bigarren taldea datorren uztailaren 12an hasiko da lanean, berrikuntza gehiagorekin. Gainera, irailera begira, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, ekimen gehiago jarriko dira abian: “Gazteak eta ETEak, oraingo erronkak, etorkizuneko konponbideak”, sormeneko eta robotikako lau tailer Gabonetan eta “Larunbatak Izarran” izeneko elkartea.

Campusaren helburua gazteen artean ekintzaile kultura bultzatzea eta babestea da, inguruko industriarekin modu dibertigarrian parte hartuz.

Lerro hauen azpian, “Berrikuntza eta elkarlanean egindako sorkuntza” lelopean egindako II. Campus Teknologikoak emandakoa ikus dezakezue iruditan.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena