Totorikak 'Ciudades Inteligentes para vivir mejor' izeneko jaurdunaldietan parte hartu du Madrilgo Universidad Complutensen

08.07.16
Erakundea

Ermuko alkateak hiri adimentsuen inguruko jaurdunaldi batzuetan parte hartu du, Universidad Complutensek antolatzen dituen Udako Ikastaroen barne. Carlos Totorikak “Ciudades Intelegentes 3.0. La conexión ciudadana” izena daraman kurtsoan parte hartu du. Topaketak aste honetan izan dira eta 3 egunetan zehar hainbat aditu izan dira jaurdunaldietan, Manuela Carmena, Madrilgo alkatea esate baterako.

 “Smart cities” edo hiri adimentsuak gero eta garrantzi handiago dute, azken urteetan sortzen joan dira hiritarren beharren arabera, biztanleen bizitzak mundu hobeago batera bideratuz. Gai nagusi horrekin lotuta dauden hainbat gai jorratu dira “Ciudades inteligentes 3.0. La conexión ciudadana” ikastaroan. Hiri adimentsuak Espainian, modelo politiko batetik diseinatutako biztanleria eta zaborren gestioa horietako batzuk izan dira.

Carlos Totorikak eman duen hitzaldian ¿Cómo se diseña una ciudad desde un modelo político? gaia jorratu du, José María Hernández Martínez, vicesecretario general de UGT (Madrid) moderatzaile moduan izanda. Jaurdunaldien programa, estatuan ezarrita dauden modelo urbanoen diseñu eta gestioan oinarritu da eta biztanleen bizi kalitatea eta eskuragarritasuna hobetzea dauka helburu gisa.

Parte hartzaile ezberdinak izan dira jaurdunaldietan, lehen komentatu dugun Manuela Carmen, Madrilgo alkatea; Manuel Robles, Fuenlabradako alkatea; UGTko idazkari nagusi den Pepe Álvarez; Tribunal Vasco de Defensa de la Competenciako bokala den Rafael Iturriaga; eta Carlos Totorika, Ermuko alkatea, beste askoren arten.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen