Udal honek administrarien aldi baterako lan-poltsa eratuko du, behar dituen kontratazioei erantzuteko

12.07.16
Erakundea

Udal honek administrarien lan-poltsa eratuko du, zeinak aldi-bateko izaera izango duen. Behar diren administrariak aldi batez kontratatzeko hautatze prozesua egingo da. Kontratatuak C1 sailkapen-talde edo kategorian izanen dira eta udalean dugun hitzarmena aplikatuko eta 11. mailako lansaria izango dute. Parte hartu nahi duten pertsonek jada beren eskabideak aurkez ditzakete, horretarako -hogei egun izanik – hain zuzen ere abuztuaren 1era bitartean, hori barne. Eskabideak aurkezteko bide aunitz daude Abiapuntu bulegoan entregatzea –asteko lan egunetan goizeko 8etatik ordu 2etara bitartean- bulegoak duen abiapuntu@udalermua.net e-postontzira idatzi eta agiriak eranstea. Eta azkenik, eskabidea on-line bideratzea web gune koporatiboa honen bidez, azken hau da gomendagarriena, eroso eta azkarra delako.

Hautaketa-probetan onartua izateko, izena ematerakoan honako baldintzak bete beharko dira:

  • Goi mailako batxilergoa, Administrazioa eta kudeaketa Goi Mailako Heziketa Zikloa edo Baliokidea den titulua edukitzea.
  • Euskararen 2ngo HEa (edo baliokidea den HEO B2)edukitzea –derrigorrezkoa-.
  • Microsoft Word programaren ezagutza kreditatzen duen IT Txartela edukitzea.

Deialdiaren oinarriak, eskabide-orriaren eredua eta informazio orria webgune korporatibo honetan argitaraturik daude, ‘iragarki oholean’ guztion ezagutzarako. Parte hartu nahi duten pertsonek eskabideak gaurtik bertatik eta hilabetez –abuztuaren 1era bitartean, hori barne- aurkeztu ditzakete ‘Abiapuntu bulegoan bertan edo horrek duen abiapuntu@udalermua.net e-postontzian. Eta baita on line izapidetu eta bidaltzea, azken hau delarik bide gomendagarriena, azkarra eta erosoa delako, bakoitzaren aukeran. Onartutakoen zerrendak irailaren lehenengo astean argitaratuko ditugu eta frogak, iraileko 20. egunean egingo dira.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko