Sotero Mazo eta Miguel Ángel Blancoren oroimenez Erakunde-ekitaldia eta lore eskaintza

12.07.16
Erakundea

Sotero Mazo Figueroa eta Miguel Angel Blanco Garrido herritarren memoria ohoratu eta gogoan izango ditu bihar Ermuko Udalbatzak, ETA banda terroristak eraildako bi pertsonena. Ekitaldia bigarrena erail zuten eguneko hemeretzigarren mendeurrena betetzean. Udalbatzak herritar biak gogoan izango ditu eta lore sorta eskainiko die. Omenaldia uztailaren 13ko asteazkenean egingo da, eguerdiko 12etatik aurrera, San Pelaioko biribilgunean dagoen monumentuaren aurrean. Monumentua Agustin Ibarrolak egindakoa da, terrorismoaren biktimen oroigarri.

Udal erakundearen eta ekitaldi horren buru izango da herriko alkate, Carlos Totorika, eta bere gobernu taldeko kideak, Udalbatzaren kide diren gainerako zinegotziekin batera. Halaber, eta orduko Udalbatzak hartutako akordioari jarraiki, Udaletxean banderak masta erdian jarrita izango ditu, gaur gauetik larunbata gauerdira bitartean.

Ekitaldiaren xehetasunak:

  • Ekitaldia: Ekitaldian Sotero Mazo eta Miguel Angel Blancoren ermuar biak gogoratzeko plaka berria estalgabetu eta inauguratu da. Lora eskaintza ere egingo da.
  • Non: San Pelaion, terrorismoaren biktimen oroitzeko monumentuan.
  • Noiz: Uztailaren 13ko asteazkenean
  • Ordua: eguerdiko 12etan

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista