Biktimak omentzeko erakunde ekitaldian parte hartu dute Udalbatza osatzen duten talde guztiek

13.07.16
Erakundea

Ermuko Udalbatza osatzen duten sei alderdi politikoek –PSOE-EH-Bildu-PNV-Se puede Ermua-Ahal da- PP eta Irabazi- ETA talde terroristak gure herrian utzitako Sotero Mazo Figueroa eta Miguel Ángel Blanco Garrido biktima ermuarrak omentzeko gaurkoan egin den erakunde ekitaldian parte hartu dute. Gaur betetzen da bigarren eta zinegotzi zena erail zuten hemeretzi garren urteurrena. EH-Bilduko udal taldea eta egun dituen bi zinegotziak bertan izan dira estreinakoz, udalak urteurrena dela-eta urtero antolatzen duen ekitaldian. Sotero Mazoren anai-arrebak –Manuel eta Regina- ekitaldian izan dira, aldiz, ez da bertan ikusi Miguel Angel Blancoren seniderik.

Udalbatzak herritar biak gogoan izango ditu San Pelaioko biribilgunean dagoen monumentuaren aurrean egin den ekitaldi horretan. Monumentua Agustin Ibarrolak egindakoa da, terrorismoaren biktimen oroigarri. Horretan, Carlos Totorika alkateak hitz egin du; agintariak “bandari berehala eta betiko desegiteko eta egindakoagatik barkamena eskatzeko exijitzen diogula eta jarraituko dugula” esan du, “iraganean biktimei, familiei, askatasunari eta Euskadiko aniztasunari kalte handia egin ziotela” erantsiz. Hark esandako hitzak azpiko bideoan dituzue. Alkateak horrez gain monolito bat estalgabetu du, horretan ondokoa idatzita zuenak: “Sotero Mazo Figueras eta M.A. Blanco Garridoren omenez. ETAren terrorismoaren kontra; askatasunaren alde”. Jarraiak familiakoek, ordezkari politikoek eta bertaraturiko pertsonek loreak ipini dituzte monolito eta monumentuaren aurrean.

Ermuar bien omenaldi honetan alderdi politiko nahiz oroimen eta biktimaren alde diharduten erakundeen ordezkari hainbat izan dira. Bertaratutakoen artean, besteak beste, José Antonio Pastor eta Mikel Torres sozialistak; bozemailea Legebiltzarrean eta Portugaleteko alkate eta Bizkaiko idazkari nagusia, hurrenez gurren; Bizkaiko PPko idazkari, Anton Danborenea; UPyDko Gorka Maneiro; Ciudananos alderdiko bozemaile Euskadin, Nicolás de Miguel, egon dira politikarien artean. Eusko Jaurlaritzaren partetik, Bake eta Elkarbizitzarako idazkari orokor Jonan Fernandez, Biktima eta Giza Eskubideen zuzendari, Monica Hernando, eta Gogora Memoria Institutuaren zuzendari, Aintzane Ezenarro. Eta baita ere, Eusko Alkartasuna alderdiko idazkari nagusi eta EH Bilduko parlamentari, Peio Urizar.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian