Ermuko Udalak herriko mapa toponimiko berritua argitaratu du

15.07.16
Hirigintza

Ermuko Udaleko Bulego Teknikoak 2012an argitaratutako udalerriko mapa toponimikoa eguneratu du. Bi formatutan eta elebidun aurkeztu du bertsio berria, eta 1:5.000 eskalan ikus daiteke herria.

Lehenengo formatua 2012an publikatu zenaren itxura berekoa da, eta 950 x 680 milimetroko tamaina du zabalik; tolestuta, aldiz, 226 x 135 milimetro hartzen ditu. Bi aldeetatik inprimatuta dago, eta batean mapa topografikoa aurkezten da. Bertan ageri dira herriaren altuera maila edo hipsometriaren xehetasunak, baita Euskal Autonomia Erkidegoko mapa txiki batean Ermuak duen kokapen zehatza ere. Horretaz gain, hirigunea, industrialdeak, bideak eta interesguneak ere zehazten dira agirian, eta kaleen izendegia eta telefono interesgarriak jasotzeaz gain, herriko eraikin edo leku interesgarrienak adierazten dira ohikoak diren ikurren bitartez.

Dokumentuaren beste aurpegian 2016ko ekaineko ortofotoa ageri da, udalerriko mugak, ibilbideak (IHak eta ITak), bidegorriak eta paseatzeko ditugun bideak erakusten dituena. Maparen beheko aldean herriko eraikinik esanguratsuenen argazkiak eta izenak topa ditzakegu.

Bigarren bertsioa, aurtengo berrikuntza nagusia, tamaina txikiagoko mapa/kale-izendegia da. A3 tamainako agirian, aurpegi bakar batean, Ermuko hirigunea xehetasun osoz ikusi dezakegu.

Bertsio bakoitzeko 2.000 aleko tirada atera da, eta biak ala biak eskuragarri daude Abiapuntun, doan.

Lotutako albisteak

Imagen
06.11.25
Urko eta Mantxibar-Oterreko babesa indartuko du Ermuak, plan berezi bana idatziz

Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Imagen
27.10.25
Bide publikoan dauden fatxadetako pintadak garbitzeko ezohiko programa

Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean