Eitzaga auzoko mozketak, azken txanpan

15.07.16
Hirigintza

Azken asteetan mozketak eta behin-behineko itxierak izan ostean, Eitzaga auzoari eragiten dioten Ermuko Hegoaldeko Saihesbideko obrak amaitzear daude. Ostiraletik larunbatera bitartean, zatirik konplikatuena altxatzeari ekingo diote langileek, eta horretarako linea elektrikoa moztuko da. Eitzagara bidea larunbatean 12:00etatik aurrera zabalik egongo dela espero da.

Astelehenean, uztailak 18, Olaetxe baserriaren ondotik moztuko da bidea, beste behin, goizeko 08:00etatik aurrera, baina egunez soilik egongo da itxita, 20:00ak arte. Asteartean eta asteazkenean plangintza berdina jarraituko dute, eta hiru egun horietan plataformari eutsiko dioten jabaloi edo besoak kokatuko dira.

Bidea oinezkoentzat zein ibilgailuentzat egongo da itxita. Azken horientzat proposatzen den ordezko bidea N-634 errepidea hartzea da, Areitio gaineraino, eta handik AP-8 autobidearen hegoaldean ondo-ondotik doan hormigoizko bidea hartzea Eitzaga auzoraino.

Obrako zuzendaritzatik eskerrak eman nahi zaizkie bizilagun guztiei euren laguntzagatik, eta gogorarazi duten moduan, argibide gehiago nahi edo behar izanez gero, interesatuek egokitu den hiritarrentzako bulegora (Izelaieta kalea, 2-behea) jo dezakete edo 656 777 415 telefono zenbakira deitu. Posta elektroniko bidez ere jar daiteke harremanetan info.varianteermua@gmail.com helbidera idatzita.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke