Nola baloratzen duzu Emakume eta gizonen arteko Berdintasunerako III. Plana? Eman zure iritzia

18.07.16
Berdintasuna

Berdintasun udal sailak ‘Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako III. Plana ebaluatzen hasi du. Sailak jakin nahi du berdintasunaren bidean plan horrek zenbatean lagundu izan digun eta, ondorioen arabera, egun ditugun beharrak berraztertzea eta horren arabera etorkizunerako ekintza berriak planteatzea. Hori horrela, galdetegi bat prestatu du ‘Daiteke’ aholkularitzarekin batera, zeina guztion esku eta lasterbidez uzten dizuegun bete edo horren edukia ezagutu nahi duzuen guztiontzat. Ebaluazioak bi atal garrantzitsu eta bereizi ditu; lehenengoan, udaletxeko langile teknikoena ekarpenak jasoko dira eta, bigarrenean, herritarron iritzi zabala. Horretarako parte-hartze prozesua antolatu da, horretan galdetegi elebidun (euskaraz nahiz gazteleraz) modu anonimoan bete ahal izango dugularik. Agiriak galdera itxi eta irekiak uztartzen ditu, III. Plana garatzeko gako izan diren gaien inguruan.

Sailak izan ditugun emaitzak baloratzeko unea iritzi dela uste du. Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako III. Plan hori 2010. urtean onartu zen, 2014an gaur arte luzatzea erabaki zelarik. Sailak ebaluazio zabal eta sakon bat lortu nahi du, horregatik herritar orori agiria zabaldu digu eta guztiok –ermuarrok- parte hartzera deitu.

Ebaluazioa Berdintasun udal sailak zuzentzen du eta Emakundek lan hori egiteko diru-laguntza eman dio Udalari. Daiteke aholkularitzak III. Plana prestatu zuen, zeina 2010ean onartu zen eta 2014an luzatu gaur arte.

Ebaluaketa lana maiatzean hasi zen, ordutik udal saila edo alorrek aurkeztutako memoria nahiz informazioak aztertzean zentratu izan delarik. Horrez gain eta berrikuntzen atalean, parte-hartze metodologiak –Lego eraikuntza jokoa edo Daiteke beraren ‘Udalberdin mihisea’ izenekoa erabiltzen ari dira, besteak beste-. Horiekin sail edo alor bakoitzak –sistematizaturik edo ez- dituen berdintasun praktikak identifikatu eta balore eman nahi zaielarik. Dena ezagutu eta horren gainean hausnarketa egin ondoren, etorkizuneko plan nahiz berdintasunerako lan-ildoetan aurrera egiten jarraitzeko.

Ebaluaketa bat dator Udalak berrikuntza lantzeko duen mapa estrategikoarekin. Ebaluaketa azorako bukatzea aurreikusita dago eta, gerora, ondorioen berri emango delarik.

Ermuak guztioi zuen iruzkin eta ekarpenak egitera deitzen zaituztegu. Ermuarentzat nahiz gu guztiontzat ona izango baita.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko