'Efecto Pasillo' taldeko kontzertuaren argazkiak

19.07.16
Kultura eta Gazteria

Efecto Pasillo musika taldeak San Pelaio plaza bete zuen larunbat gauean. Kanariarrek ikus-entzuleak bereganatu zituzten pop-rock alternatibo musikadun ikuskizunarekin, latino eta funk modalitateko ukituak uztartuaz. Taldeak espero zitekeen lana egin zuen, gogotsu lan egin eta guztia emanez.Taldea pozarren geratu zen eta, ustez, hainbat ikusle baita ere. Datorren larunbatean, gozatzeko beste aukera bat ''Esne Beltza'' taldearekin bat. Laburbilduz, jarduera ona 24tik 27ra bitarteko jai-nagusietan buru-belarri murgildu aurrekoa. Jende ugari gustura geratu zen, nahiz eta jakin badakigun, arte kontuetan –eta musika horren barne dago- bakoitzak bere iritzia izaten yugula: zenbat buru, hainbat aburu. Eguraldia lagun izan genuen, ateri egon baitzen egunean nahiz emanaldian. Gau atsegina.

Gure lankide eta Kultura Teknikari dugun Patxi Lopezentzat balorazioa ondokoa da: “kontzertu bikaina Kanariarrarena, zuzeneko musikak San Pelaio parkea betetzen zuten ikusleekin bat egin zuen hasieratik. Kontzertua behetik goranzko bidea egin zuen zen ‘Tiembla la tierra’ azken diskoko abestiekin hasita eta ‘No importa que llueva’ bezalako ezaguna tartejarriz, amaitu aurretik konposizio ezagunenera jauzia egiteko, horietan ikusleek kantatu eta dantzatzen zituztenera pasatzeko, goizaldeko ordu batak inguruan”.

Jarraian kontzertu horren argazki sorta eder bat uzten dizuegu. Irudiak Oscar Balnco Gutierrez ermuarrarenak dira, kultura saileko eta webgune honetako kolaboratzaileak musu-truk utzi baitizkigu.

Lotutako albisteak

Imagen
12.02.26
‘Oilarraren jokoak’ hasiera emango 2026ko Inauteriei

Gaurko jarduerak oilarraren jokoa, Xaibor DJaren emanaldia eta Ermua Kantuan kalejira izango dira
Imagen
10.02.26
Ermua Antzokiak drama bi, thrillerra eta euskarazko animazioa euskaraz proiektatuko ditu aste honetan

Zinema komertzialean ‘Si pudiera te daría una patada' eta Juanma Bajo Ulloaren ‘El mal’ ikusteko aukera izango
Imagen
09.02.26
Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era

Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta