Astearte, jokuz eta kale ikuskizunaz girotua
Atzo giro aparta izan genuen triatloi eta luzokerra probekin eta gaur baita plaza jendez beteko da arratsalde polit batez disfrutatzeko.
Gaurkoan, txarangak soka-tira probako finala jokatuko dute. Taldeak gogotsu eta indarrez ibili beharko dira, sailkapenerako gero eta puntu gehien lortzeko. Horren ostean, eta egun hauetan sufritzen gauden beroari aurre egiteko, jokorik dibertigarriena izango dugu Orbe Kardinalaren plazan. Kuboen jokoa izango dugu eta urtero bezala, partaideak zein ikusleak plazatik bustita irteteko aukera izango dute, gaur dugun beroari aurre egiteko aukera paregabea izanda.
Gaueko 10,30ean, martxoak 8 plazan, Zirkun Zirko taldearen “Bidaiabizitzen” kale ikuskizunaz disfrutatu ahal izango dugu. Ekitaldi hau, Euskal Birusak antolatzen du eta umeak, gazteak zein nagusiak disfrutatu ahal izango dute ikuskizunaz.
Atzoko argazki batzuk hemen dituzue, baita jaietako programa ere.
Lotutako albisteak
Zinema komertzialean ‘Si pudiera te daría una patada' eta Juanma Bajo Ulloaren ‘El mal’ ikusteko aukera izango
Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz