Herriko kirol instalazioak eta udal zerbitzuak udako ordutegi berezia izango dute
Uda garaian ohikoa den legez, Udal Kirol Erakundeak, Liburutegia, Abiapuntu, Emakumeen Topalekuak eta Lobianok ordutegi bereziak ezarri dituzte; hori dela eta, zenbait egunez itxita egongo dira abuztuan. Honakoak dira datozen asteetako ordutegiak:
Miguel Angel Blanco udal kiroldegia eta Aritzmendi frontoia itxita egongo dira uztailaren 31tik abuztuaren 23ra arte. Egun horretatik aurrera, kiroldegiko igerilekuak, oinarrizko muskulazio gela, squash eta pista zabalik egongo dira 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara abuztuaren 31ra arte. Bestalde, Betiondo kirol-gunea abuztuaren 31ra arte itxita egongo da.
Instalazioen itxierak iraun bitartean abonatu guztiek Eibarko Orbea kiroldegira joatea badutela gogorarazten dizuegu. Hortaz, aipatutako kiroldegian harrera-gunean norbere abonatu txartela eta NAN-a aurkeztea derrigorrezkoa izango da.
Kirol guneetako ordutegi guztiak
Horretaz gain, Ermuko liburutegia udako ordutegiarekin jarraituko du, kasu honetan, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00ak arte. Larunbatetan, igandetan eta jai egunetan itxita egongo da.
Abiapuntu bulegoa, Komentukua kalean, zabalik egongo da abuztu osoan zehar. Ordutegia, goizeko 8etatik arratsaldeko 2ak bitartean izango da.
Emakumeen Topalekua eta Lobiano Kultur Gunea itxita egongo dira hilabete osoan zehar.
Lotutako albisteak
PSE-EE/PSOE (6), EAJ/PNV (3) eta PP (2) taldeen aldeko botoekin onartu da; EH Bildu (4) abstenitu eta Elkarrekin Ermuak (2) kontrako bozkatu du
Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako
Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako