EH Bildu taldeak zinegotzi berria eta kide baten jardun osoa ditu

29.07.16
Erakundea

Ermuko EH Bildu taldeak hiru ordezkari ditu herriko Udalbatzarrean ostera ere Hiart Redondo Ureña hautagaiak zinegotzi karguaz jabetu ondoren. Jon Cano kideak utzitako hutsunea betetzera dator Hiart, lehenak maiatzean karguari uko egin ostean. Hiartek uztaila honetan bertan eta herriko jai nagusien aurretik eginiko Udalbatzarrean gain hartu izan du zinegotzi kargua. Udaleko idazkariak legeak ezarritakoari jarraiki hautetsiari promes edo zin egiten zuen galdetu zion. Hiart Redondok euskaraz “legeak hala behartuta, bai” erantzun zuelarik.

Eguneko laugarren gaian EH Bildu taldea hizpide izan zen ostera ere, taldeko Paul Yarza zinegotzia udalean lanaldi osoz jarduteko eskaera mintzagai izan baitzen, 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoan eta horren 32 eta 33. artikuluetan ezarritakoari jarraiki. 33. artikulu horretan eta oposizioaren estatutuaren inguruan, 33.1ngo atalean ezartzen da hamar mila biztanletik gorako udalerriek bermatu egingo dutela oposizioko zinegotzi batek, gutxienez, arduraldi esklusiboa izango duela, udal-gobernua kontrolatzeko eta fiskalizatzeko lana behar bezala egin ahal izateko.

Dedikazio esklusibo hori bozketara jarri eta gero, bileran zeuden hamabost zinegotzietatik hamahiruren (13) aldeko bozka jaso zituen (PSE-EE 6; EH Bildu 2; EAJ-PNV 3 eta PP 2) eta bi (2) abstentzio Se puede Ermua Ahal da (1) eta de Irabazi (1) taldeetako ordezkariena, hain zuzen ere. Dedikazio horri dagokion ordainsaria Alkateak jasotzen duena baino %25 gutxiago izango da, hala ezarri baitzuen Udalbatzarrak 2015eko ekainaren 29an EUDELek udalen gobernagarritasunerako hartutako erabakian oinarrituta. Liberatu gisa lanean jardungo duen zinegotziari Gizarte Segurantzaren alta emango zaio, hala ezartzen baitu gai honen inguruan Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75 artikuluak.

Osokoaren Bilkurako bideo aktan gai bi hauen inguruko adierazpenak dituzue eta baita gai zerrendan zeuden gainerako puntuetan esan eta iritzitakoa ere.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n