Aurtengo udako zinean 8 film ikusi ahal izango dira

29.07.16
Kultura eta Gazteria

Urtero bezala, udako gauetan zinerik onena ikusteko aukera izango dugu Ermuko Orbe Kardinalaren plazan. 8 film aurkeztuko dira abuztuko hile guztian zehar. Udalak antolatu du, beste behin, genero eta jatorri ezberdineko filmak batzen dituen udako ekimen hau.

Abuztuko astelehen eta asteazken gauak egutegian gorde beharko dituzte herritik ibiliko diren zinemazaleek. Herriko plaza zinema inprobisatu batetan bihurtuko da; euria egiten badu, ordea, elizako aterpeetan emitituko dira pelikulak.

Abuztuaren lehenengo egunean hasiko da zikloa,’Ocho apellidos catalanes’ pelikularekin. Emilio Martinez Lazarok zuzendutako filma pasadan urteko filmerik ikusiena izan zen, eta astelehen gaua barrezka pasatzeko aukera eskainiko digu. Proiekzioa gaueko 10etan hasiko da, eta ordutegi bera izango dute astelehenetik aurrera ikusi ahal izango diren pelikulak.

Abuztuaren 29ra arte, honako produkzioez gozatzeko aukera izango dugu Ermuan: ‘Asterix: la residencia de los dioses’, ‘Perdiendo el norte’, ‘Relatos salvajes’, ‘Palmeras en la nieve’, ‘Anacleto, agente secreto’, ‘Mad max: Furia en la carretera’ y ‘Mortadelo y Filemón contra Jimmy el cachondo’.

Ez dago aitzakiarik abuztuko gaua hauetan plazara irten eta udako zineaz disfrutatzeko.

Hemen duzue agenda osoa:

  • Abuztuak 1: ‘Ocho Apellidos Catalanes’ (2015)
  • Abuztuak 3: ‘Asterix: la residencia de los dioses’ (2014)
  • Abuztuak 8: ‘Perdiendo el Norte’ (2015)
  • Abuztuak 10: ‘Relatos Salvajes’ (2014)
  • Abuztuak 17: ‘Palmeras en la Nieve’ (2015)
  • Abuztuak 22: ‘Anacleto, Agente Secreto’ (2015)
  • Abuztuak 24: ‘Mad max 4: Furia en la Carretera’ (2015)
  • Abuztuak 29: ‘Mortadelo y Filemón contra Jimmy el cachondo’ (2014)

Lotutako albisteak

Imagen
23.12.25
Antzokiak hiru nobedade zinematografiko proiektatuz agurtuko du urtea

‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak
Imagen
23.12.25
‘Semaforoa’ obraren antzezpena Antzokian

‘Logela multimedia’k haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du larunbateko 17:00etan, Ermua Antzokian
Imagen
22.12.25
‘El bar nuestro de cada día’ ikuskizuna Ermua Antzokian

Bakarrizketa musikala eta umorezkoa, ostiralean 20:30ean