Balantze positiboarekin itxi du Ermuak 2015eko Kontu Orokorra

01.08.16
Erakundea

Ermuko Udalbatzak 2015. urteko Kontu Orokorra ixtea onartu du, eta urtea balantze positiboarekin amaitu du. Udaleko zinegotzi guztiek aho batez onartu dute proposamena.

2015eko Kontu Orokorrak likidazioa osatzen duten atal guztiak batzen ditu. Ermuari dagokionez, gure udalerriak 2.800.000 euro zituen ordaintzeko eta 3.800.000 kobratzeko; beraz, saldoa positiboa izan da.

Gainera, Carlos Totorika alkateak azaldu duenez, Ermuko Udalak 4.100.000 euro zituen altxortegiko soberakinetan. Soberakin osotik, 1.300.000 inguru atera dira 2015etik aurrerako konpromiso eta kontratuak ordaintzen jarraitu eta mantentzeko; esaterako, Zerukoa, San Pelaio eta Aldapako igogailu publikoak. Orokorrean, beraz, Ermuko Udalak 3.050.000 euroko saldoa izan du 2015. urtea amaituta.

Totorika oso gustura agertu da emaitza positiboarekin eta herrian egindako kudeaketarekin, eta soberakinak izaten jarraitzea espero duela azpimarratu du, “gutxiago jasotzen den egoeretarako edota modu honetara ordaindu daitezkeen ezohiko helburuei eusteko”.

Kontu Orokorraren iragarkia pasatu den ekainaren 20an argitaratu zen Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, eta ez zen erreklamaziorik aurkeztu. Horrela, Udalbatzak aho batez onartu ahal izan du proposamena.

Jarraian ikusi daiteke 2016ko uztailaren 21eko Osoko Bilkura saioan onartutako akordioa.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da