Ia bi milioi euroko diru-laguntzak eta aurrezkiak Ermua hobetzen jarraitzeko

02.08.16
Erakundea

Ermuko Udalbatzak aurrekontuan egingo diren bi aldaketaren berri eman du uztailaren 21ean egindako Osoko Bilkura saioan. Bi aldaketak dekretu bidez zehaztu dira, eta udalerrian helburu ezberdinak lortzeko errekurtso gehiago izateko aukera ahalbidetzen dute.

Lehenik, 1633/2016 Dekretua Udal Aurrekontuaren 3. aldaketari lotuta doa, eta 1.080.250 euroko kreditu gaikuntza hartzen du bere barne. Kopuru hori Eusko Jaurlaritzak emandako diru-laguntza da, formazio, ekintzailetza eta lehiakortasun arloetan bultzatzen diren planak eta ekintzak aurrera eraman ahal izateko.

Carlos Totorika alkateak azaldu duenez, “oso positiboa” da enplegu arloan ezartzen diren helburuek babesa izatea, eta jasotako laguntza, hein handi batean, ekintzailetza programa ezberdinak garatzeko erabiliko dela zehaztu du.

Bestalde, 1772/2016 Dekretuak aurreko urteetan gelditutako soberakinetatik eta aurrezkietatik egungo aurrekontuari errekurtsoak gehitzeko aukera ematen du. Horrela, Ermuko Udalak 890.901 euroko kreditu gehigarria eskuratu du Udalbatzak beharrezkotzat jo dituen hainbat gasturi aurre egin ahal izateko.

Guztira hamasei ekintza burutuko dira aipatutako kopuruarekin, eta honakoak izango dira:

Osoko Bilkuran aldaketen inguruan egindako aurkezpena ikusi dezakezue jarraian duzuen bideoan, gai-zerrendako bosgarren puntutik aurrera.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista