Berano-Errekaldeko igerilekua, larunbatera arte itxita

02.08.16
Abisuak eta matxurak

Berano-Errekaldeko igerileku naturala gaurtik larunbatera bitartean itxita egongo da osasun arrazoiak direla eta. Badirudi bainurako gunea baino zertxobait gorago, Mallabin, orkatz baten gorpua agertu dela uretan. Herritar batek eman dio abisua Udalari, eta arduradunek lehenbailehen hustu dute igerilekua.

Mantentze lanetaz arduratzen diren langileek azaldu dutenez, hiru egunez ezin izango da igerilekuan bainatu, Osasun Sailaren gomendioz. Beraz, larunbatean irekiko ditu berriro ateak.

Segurtasuna lehenengo

Berano-Errekaldeko igerileku naturalak urtero izaten du segurtasunerako beharrezko materiala. Desfibriladore bat ere badute sorosleek, zoritxarrez norbaitek hura erabiltzea beharko balu.

Uraren maila 20 zentimetrotik 200 zentrimetrorainokoa da punturik sakonenean. Instalazioetan komun kimiko bat, bi aldagela, zaborrontziak, iturri bat, mahaiak eta erretegiak ere aurki daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
03.10.25
Meatze-erlea aliatua eta laguna da

Espeziea funtsezkoa da ekosisteman eta ez die kalterik egiten gizakiei
Imagen
Uretamendiko tunelak | Túneles de Uretamendi
04.08.25
Uretamendiko tunelak itxita 22:00etatik 06:00etara

Mantentze lanak direla eta, Ermuko saihesbidea erabili beharko da AP-8 autobidera sartu edo irteteko
Imagen
30.06.25
Ongaraiko eta Iparragirreko arrapala eta eskailera tarteak zerbitzuz kanpo

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago