Erromatarren garaira bueltatuko gara gaur Asterix eta Obelixekin

03.08.16
Kultura eta Gazteria

Kaleko zine emanaldiko bigarren filma ikusi ahal izango dugu gaur, gaueko 10etatik aurrera. Animaziozko pelikula dugu gaurkoa, ‘Asterix: la residencia de los Dioses’ haur-komedia. Baina lasai egongo, adin guztikoak disfrutatzeko aukera izango dugu Asterix eta Obelixen abenturekin. Filma frantsesa da eta zuzendariak Louis Clichy eta Alexandre Astier dira, azken hori ere pelikulako gidoilaria.

Sinopsia

K.A. 50. urtean kokatuko gara. Galia osoa erromatarren esku dago, dena herrixka bat izan ezik. Herritarrak ez dute nahi beraien herrixka erromatarren esku ustea eta horren kontra indarrez egiten dute behin eta berriz. Julio Cesar egoera horretaz nekatuta, indarkeria alde batera utzi eta beste taktika bat erabiltzea pentsatu du. Herrixkaren alboan erromatarrentzako egoitza bat eraikitzea agintzen du ‘residencia de los Dioses’ izenarekin. Hori ikusterakoan, beste behin, Asterix eta Obelixek Cesar Jainkoaren bizimoduaren kontra jarriko dira eta Cesarren planak zapuzten saiatuko dira.

Emanaldia librea da eta ikusleak jarlekuak izango dituzte filmaz disfrutatzeko. Euria bada, proiekzioa Santiago Apostol elizaren arkupeetan egingo da.

Lotutako albisteak

Imagen
10.02.26
Ermua Antzokiak drama bi, thrillerra eta euskarazko animazioa euskaraz proiektatuko ditu aste honetan

Zinema komertzialean ‘Si pudiera te daría una patada' eta Juanma Bajo Ulloaren ‘El mal’ ikusteko aukera izango
Imagen
09.02.26
Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era

Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz