Irailaren 25eko hauteskundeetarako Hautesle-errolda argitaratuko da astelehenean

05.08.16
Erakundea

Datorren irailaren 25ean izango dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, eta hiritarren parte-hartze egokia bermatzeko, Hautesle-errolda jendaurrean jarriko da zortzi egun naturaletan. Astelehenean, abuztuak 8, argitaratuko da zerrenda, eta abuztuaren 16a arte erroldan ongi inskribatuta gauden kontsultatzeko aukera izango da.

Hautesle-erroldak hautagai izateko edota bozka egiteko eskubidea gauzatzeko baldintzak betetzen dituzten pertsonen inskripzioak jasotzen ditu. Zerrenda Espainian bizi diren herritarrek eta atzerrian bizi diren espainiarrek osatzen dute.

Zergatik da garrantzitsua Hautesle-erroldan agertzen diren datuak zuzenak diren egiaztatzea?

Hautesle-erroldan inskribaturik egotea derrigorrezkoa da. Izen-abizenak agertzeaz gain, Nortasun Agiri Nazionaleko zenbakia ere agertzen da. Datu horien bidez identifikatu beharko da herritara bozketarako momentuan.

Hautesle-errolda lurralde-sekzioen arabera sailkatzen da. Pertsona bakoitza sekzio batean inskribaturik dago. Ezin da sekzio batean baino gehiagotan inskribaturik egon, edota sekzio batean bi aldiz egon. Norbait bi aldiz baino gehiagotan inskribaturik badago, azken inskripzioa izango da baliozkoa, eta aurreko guztiak ezabatu egingo dira.

Azken hauteskundeen ostean etxez aldatu bazara, ez bazeunden Ermuan erroldatuta edota 18 urte bete berri badituzu, oso garrantzitsua da Hautesle-erroldan zure datuak ondo agertzen direla egiaztatzea. Horrela, egon daitezkeen akatsak zuzendu eta irailaren 25ean izango diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan bozketa egiteko duzun eskubidea zuzen bermatu ahalko da.

Nola kontsulta dezaket Hautesle-errolda?

Aurreko hauteskundeetan bezala, kontsulta etxetik bertatik egin ahalko da, Abiapuntuko bulegora joan gabe edota telefonoz deika ibili barik. Horretarako, www.ermua.es webguneko orri nagusiaren eskuin aldean dagoen ikurra sakatzea bestetik ez dago (Hauteskundeak / Hautesle-errolda / Hautesle-errolda kontsultatu).

Lasterbide horren bidez formulario bat izango dugu, non gure NAN zenbakia (hizkiarekin) eta jaiotze-data jarrita, behar dugun informazioa eskuratuko dugun. Hau da, Hautesle-erroldan gauden ala ez jakin ahalko dugu; baiezkoa bada, bozketa egiteko suertatu zaigun Hauteskunde-kolegioa eta mahaiaren berri jasoko dugu.

Aipatutako aplikazio informatikoa astelehenean, abuztuak 8, 00:00etan jarriko da abian, eta erabilgarri egongo da abuztuaren 16ko 00:00etara arte.

Hala ere, Hautesle-errolda betiko moduan aurrez aurre ere ikusgarri izango da Abiapuntuko bulegoetan (8:00etatik 14:00etara), astelehenetik ostiralera. Eta bulegoetara etorri gabe, 943 17 91 42 telefonora deituta, goizeko 8:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera.

Informazio gehiago

Hurrengo egunetan, Hauteskude-administrazioak haustekunde-txartela bidaliko digu eta bertan gure azken datu eguneratuak ikusi eta bozketa egiteko suertatu zaigun Hauteskunde sekzioaren eta mahaiaren berri jasoko dugu.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n