Gaurko udako zinema saioan, 'Perdiendo el norte'

08.08.16
Kultura eta Gazteria

Gaur gauean, ‘Perdiendo el Norte’ filmaz disfrutatzeko aukera izango dugu. Ohitura den bezala, gaueko 10etan Orbe Kardinalaren plazan proiektatuko da Nacho G. Velilla zuzendariaren filma. Estatuan bizi dugun krisi ekonomikoa eta gazteen immigrazioa gai moduan duen komedia dibertigarri bat da. Aktore eta aktoresa ezagunak parte hartzen dute filmean, Yon Gonzalez, Blanca Suarez, Julian Lopez, Javier Camara eta Carmen Machi beste askoren artean.

Sinopsia

Hugo eta Braulio, ikasketa unibertsitarioak dituzten bi gazte dira, eta Espainian lanik eta iragan argirik ikusten ez dutenez, hemendik joatea erabaki dute, kasu honetan Alemaniara. ‘Españoles por el mundo’ antzerako programa baten atzetik ibiliko dira gazteak, horrek egingo die momentura arte zuten bizimodua alde batera utzi eta bizimodu berri bat astera etxetik kilometro askotara. Pelikulan argi geratuko da, Espainian soberan egotea, ez duela esan nahi, Alemanian behar izango zaituztela eta horrek egingo die protagonistei konturatzea, pentsatzen zuten moduan, bizimodu berri hori ez dela amets polit bat izango.

Euria izan ez gero, filmaren proiekzioa Santiago Apostoluaren elizako portikoetan izango da.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin