Ur-mozketa abisua Errebalburun eta Ongarain

10.08.16
Abisuak eta matxurak

Goizean zehar ur-mozketak izango direla abisua eman du Gipuzkoako Ur Kontsortzioak Errebalburu eta Ongarai auzoetan. Hobekuntza lanetan dihardute auzo horietan, ur-hornikuntza sareko hodien berrikuntzarekin, momentuan daudenak, Fibrozementuakoak, kendu eta Fundiziozkoak jarriko dituzte, eta horrekin batera, Errebalburuko ur deposituan ere hobekuntza lanetan dabiltza.

Lan horiek aurrera ateratzeko ur hornidura eten egin behar dute eta, horren ondorioz, udalerriko zebait kaletan ez da urik izango goizeko 9etatik eguerdiko 13ak arte. Zerbitzuak esleiturik duen Gipuzkoako Ur Kontsortzioak ohar bat kaleratu eta etenak ukituko dituen etxebizitzetako peoretan zabaldu du. Bertan sarea hobetzeko lanak egin behar direla- eta, sor ditzakeen eragozpenak barkatzeko eskatzen du. Etenak ondeorengo keleei eragingo die:

  • Errebalburu: 5,6,7
  • Ongarai: 1,2,3,4,5,6,7,8,9,10,11,12,13,14,15

Lanak amaitu bezain pronto, ur hornidura eta zerbitzua normaltzea espero dute teknikariek. Baita ere komentatu dute, lanak ondo joanez gero, zerbitzu hori lehenago eman ahal izango dela.

Lotutako albisteak

Imagen
03.10.25
Meatze-erlea aliatua eta laguna da

Espeziea funtsezkoa da ekosisteman eta ez die kalterik egiten gizakiei
Imagen
Uretamendiko tunelak | Túneles de Uretamendi
04.08.25
Uretamendiko tunelak itxita 22:00etatik 06:00etara

Mantentze lanak direla eta, Ermuko saihesbidea erabili beharko da AP-8 autobidera sartu edo irteteko
Imagen
30.06.25
Ongaraiko eta Iparragirreko arrapala eta eskailera tarteak zerbitzuz kanpo

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago