Erlauntza bat kendu dute elizaren ondoko eraikinetik

10.08.16
Ingurumena

Bizkaiko Foru Aldundiaren Basalan basozaintzarako sozietate publikoak liztor asiarren erlauntza bat kendu zuen atzo, asteartea, Ermuko Santiago Apostoluaren elizaren ondoko eraikineko teilatutik. Arduradunek azaldu dutenez, gure herrian egindako lanarekin, azken asteetan Bizkaian 600 erlauntza baino gehiago kendu dituzte.

Lerro hauen ostean ikus ditzakezue atzo eguerdian egindako lanaren argazkiak.

Jarraitu beharreko protokoloa

Pasatu den apiriletik martxan da Bizkaiko Foru Aldundiaren protokoloa liztor asiarren erlauntzak agertzen diren kasuetarako. Protokolo horri jarraiki, udalekin elkarlanean aritzen da Aldundia, eta honako hiru pausoak eman behar dituzte tokiko instituzioek:

  1. Hiritarren deiak jaso, erlauntzak ageri direla abisatuz. Udalek hiritarrek emandako datuak bildu behar dituzte, eta Aldundiak prestatutako aplikazio batean sartu. Aplikazio horrek, aldi berean, informazioa jaso eta hiritarrei emateko balio du.
  2. Erlauntza ikusi eta ea aktibo ote dagoen egiaztatu. Udalek spray berdearekin markatuko dituzte erlauntzak kokatzen diren zuhaitzak edo azpiegiturak, hiritarrek detektatuta daudela jakin dezaten.
  3. Jasotako datu guztiak Aldundiaren aplikazioan sartu, jarraian Basalanek bertara jo eta erlauntza kentzeko edota, kasu berezietan, suhiltzaileei deitzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
10.12.25
Santa Ana auzoan gauzaturiko "Energia Eguna" jarduerak saria merezi izan du

5.000 eta 20.000 biztanleko udalerrien artean ekimenik onenarena jaso du
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
04.11.25
Kaltxangoko biribilgunean hasi da deskontaminazio pasiboko proiektu pilotua

Helburua airearen kalitatea hobetzea eta puntu neuralgiko horretan ibilgailuen zirkulazioari lotutako kutsatzaileak murriztea da