Abeletxe bideko edukiontziak denboraldi batez kenduko dira

16.08.16
Abisuak eta matxurak

Geltoki berriko lanen hasierarekin batera Abeletxe bideko edukiontziak kenduko dira. Bide horretan geltoki berriko lanak irauten duten bitartean geraleku probisionala ezarriko da, ondorioz, edukiontziak eta bestelakoak kendu behar dira.

Ermuko geltoki berria egungo geltokiaren ondoan egongo den azpialdeko igarobidearen ondoan egongo da, eta Valdespinako parkearen eta N-634 errepidearen ondoan dagoen plazaren arteko zeharkako lotura ezarriko du. Geltokiaren ataria trenbidearen plataformaren azpian egongo da, sarbidea kaleko kotatik egingo da, behealdeko mailan, eta horrek bat egingo du zabalera aldakorra eta 80 metroko luzera izango duen erdiko nasarekin. Bertara eskailera finkoaren eta igogailuaren bitartez heldu ahal izango da.

Edukiontziekin batera, hiri-altzari guztiak Udaleko Lan eta Zerbitzuetako Brigadak jasoko ditu, gero berriro muntatu ahal izateko. Udaletxeak barkamena eskatzen du, eta inguruko auzokideak zakarrak Valdespina Markesan kokatuta dauden edukiontziak erabiltzeko eskatzen die.

AJarraian ikus daiteke uztailaren 19an egindako Gai-orokorren eta udalbatzarrak aztertu beharrekoen I.B. ohiko Bilkura. Han David Henaresek, Hiri Alorraren zuzendariak, lanak aurkeztu zituen.

Lotutako albisteak

Imagen
03.10.25
Meatze-erlea aliatua eta laguna da

Espeziea funtsezkoa da ekosisteman eta ez die kalterik egiten gizakiei
Imagen
Uretamendiko tunelak | Túneles de Uretamendi
04.08.25
Uretamendiko tunelak itxita 22:00etatik 06:00etara

Mantentze lanak direla eta, Ermuko saihesbidea erabili beharko da AP-8 autobidera sartu edo irteteko
Imagen
30.06.25
Ongaraiko eta Iparragirreko arrapala eta eskailera tarteak zerbitzuz kanpo

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago