Imagen
Odola emateko aukera izango da Ermuan
17.08.16
Erakundea
Ostegun honetan, abuztuak 18, hilero bezala odola emateko aukera izango dugu Ermuan. Goizeko 9:15ean hasi eta 14:00ak arte eman ahalko da odola, Patxi Plazan.
Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak odola ematera gonbidatzen ditu herritarrak, “ahalegin txiki edo handiak, saria jasoko baitu gaixo baten aldetik”.
Herriko odol-emaileak jakinaren gainean daude, deialdi bat egiten den bakoitzean sms eta e-posta bidezko mezu batzuk jasotzen baitituzte esku telefono eta ordenagailuetan. Mezua Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroarena da, laguntzagatik eskerrak emanez.
Horren ostean, hurrengo odol emateak irailaren erdialdean egingo dira.
Lotutako albisteak
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da