Udal web guneak bere erabilera finkatzen du hiritarren artean eguneko 1000 saioko media bat izanez
Ermuko Udalaren webgunea hiritarrentzat oso erreminta erabilgarria da, 2016. urtean zehar egindako txosten ezberdinetan ematen den informazioaren arabera. Datuak ikertuz ikusi dezakegu batez beste eguneko ia 1.000 saio hasten direla ermua.es webgunean; hau da, eguneko 350 erabiltzaile bakar baino gehiago. Pasatu den apirilaren 26a izan da aurten orain arte trafiko gehien izan duen eguna, 1620 saiorekin.
Gogoan izan behar dugu ikusitako orriak, saioak eta erabiltzaileak ez direla gauza berbera webguneak jasotzen dituen bisitak zenbatzerako garaian. Udalaren webgunera sartzen diren pertsona gehienek anonimoki egiten dutenez, gerta daiteke dispositibo ezberdinak erabiltzea orria kontsultatzeko. Demagun pertsona batek bere ordenagailuaren bitartez kontsultatzen duela gure webgunea, baina gero mugikorretik ere sartzen dela. Guk bi saio ezberdin gisa zenbatuko genuke, nahiz eta pertsona berbera izan. Gainera, pertsona horrek webguneko orrialde ezberdinak ikus ditzake bisita berean.
Azken seihilekoan gure bisitariek gehien ikusi dituzten edukien artean honakoak topatu ditzakegu:
- Eskela zerbitzua
- Ermua Antzokiko programazioa
- Kultur agenda
- ''Udala'' atal berria, gobernu organoei, antolaketa administratiboaren, estrategiaren, gobernu ekintzaren eta hauteskundeen inguruko informazio guztia jasotzen duena
- Udal liburutegiaren mikrositea
- Albisteen kanala, egunean 2-3 albistetan udalerriko azken berriak kontatzen dituena
- Argazkien galeria
- ‘Ermua, gustura bizitzeko herria’ bideoa
- Guardiako farmazien zerbitzua
- Ekonomia atala
- Hirigintza atala; zehazki, HAPN berriaren dokumentazioa
- Euskara atala, eta batez ere, agendako ekintzak
Udalaren webgunea bisitatzen duten pertsonen kokapenari dagokionez, azpimarratzekoa da bisita gehienak Ermutik eta inguruko herrietatik datozela. Dena dela, munduko beste hainbat txokotatik ere irakurtzen gaituzte, hala nola, Mexikotik, Perutik, Kolonbiatik, Erresuma Batutik, Argentinatik, Alemaniatik eta Estatu Batuetatik. Honakoak dira bisita gehien erregistratzen dituzten tokiak:
- Eibar (Ermua)
- Durango
- Donostia
- Bilbo
- Madril
- Bartzelona
- Valentzia
- Gasteiz
- Amorebieta Etxano
- Iruña
- Arrasate
- Sevilla
Deskargei dagokienez, honako fitxategiak dira gehien hartu direnak:
- Santixau jaietako programa
- Ihauterietako programa
- Kazuelatxo lehiaketa
- Santixauetako kartel lehiaketa
- XVI. Immigrazio Jardunaldietako programa
- Sallabenteko jaietako programa
- II. Campus Teknologikoko lehen txandarako aurreikusitako programa
- XVI. Gastronomia Jardunaldietako Pintxo Lehiaketako triptikoa
- Aldapa Iparraldean eraikiko diren etxebizitzen inguruko trikptikoa
- Irulitxaren urteurreneko programa
- Juan Ayesta margolariaren erakusketako kartela
- Gurasoen eta hezkuntza munduko profesionalen arteko bilguneko programa
Webgunea bisitatzen duten pertsonen %60ak mahai gaineko dispositiboak erabiltzen ditu (ordenagailuak), eta gainontzeko %40ak, aldiz, gailu mugikorrak (%35ak smartphoneak eta %5ak tabletak). Nabigatzaileei dagokienez, gure erabiltzaileek gustukoen dutena Google Chrome da (bisiten %55ak erabilia); jarraian, Internet Explorer (%20) eta Mozilla Firefox (%10).
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n