Ander Salaberria hil da, Ermuan EAJko zinegotzi ohia izandakoa

24.08.16
Erakundea

Ander Salaberria Amesti zinegotzi jeltzale ohia hil egin zen aurreko astean Galdakaoko ospitalean. Azken hilabeteetan, Ander minbiziaren gaixotasunari aurre egiten jardun izan du, azkenean gaixotasunak gailendu delarik hirurogeita hamabi (72) urte zituela. Haren arimaren aldeko hileta elizkizuna eta agurra abuztuaren 17ko asteazkenean egin zitzaion, Durangoko Uribarriko Andra Mari basilikan.

Ander Salaberria Ermuko EAJ-PNV taldeko zinegotzia izan zen 1991etik 1995era bitarteko legegintzaldian, Harritokieta Araiztegi gaztea taldekide zuelarik. Durangaldean nahiz Bizkaiko lurraldean oso pertsona ezaguna zen, errepresentazio publiko eta politikarekin lotura estua izan zuelako. Durangoko alkatea izan zen sei urtez -1983tik 1989ra bitartean-, ondoren Ermuan zinegotzi eta beranduago Bizkaiko Foru Aldundian Ingurugiro eta Lurralde Ekintzako Zuzendari Nagusia izendatua izanik.

Ander Rosa Alberdirekin ezkondurik egon da, biek Amaia, Ander eta Hodei seme-alaben gurasoak izanik. Ermuko Udaletik besarkada eta musu bat bidaltzen diegu haren familia, taldekide eta lagunei. Goian bego!

 

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da