KZguneak ikastaro berriak antolatu ditu irailerako

30.08.16
Hezkuntza

Opor garai ostean, KZguneak eskaintzen dituen zerbitzuak martxan jartzen dira hilabete honetan. Teresa Murga eraikineko bigarren solairuan dago Ermuko KZgunea, eta erabiltzaileei doako formakuntza eskaintzen die, ikastaro presentzialei nahiz Internet bidezkoei esker.

Irailerako hainbat kurtso presentzial prestatu dira, guztiak mundu digitalean ezagutzak zabaltzeko helburuarekin.

Antolatu diren kurtsoak honakoak dira:

Internet oinarrizko Ikastaroa (20 ordu):

  • Irailaren 5etik 16ra, 09:00etatik 11:00etara.

Ofimatika Ikastaroa (20 ordu):

  • Irailaren 5etitk 16ra, 16:00etatik 20:00etara.
  • Irailaren 19tik 30era, 09:00etatik 11:00etara.

Argazkien edizioa Gimp programarekin (16 ordu):

  • Irailaren 19tik 28ra, 16:00etatik 18:00etara.

Smartphon eta Tablet ikastaroa (14 ordu):

  • Irailaren 19tik 27ra, 18:00etatik 20:00etara.

Formakuntzaz gain, Interneterako doako sarbidea eskaintzen dute, eta horrekin batera, IT Txartela ziurtagiria ateratzeko azterketak eta elkarteentzako doako webguneak sortzeko aukera eskaintzen ditu Kzguneak.

Informazio gehiagorako, interesdunak 94 403 33 45 telefonora deitu, tutor.ermua@kzgunea.net helbidera idatzi edo Teresa Murga eraikineko bigarren solairura jo dezakezue.

Ikastaroen egutegi osoa, hemen.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
IX. Haurren Kontseiluko kideak, adineko pertsonak eta udaleko teknikariak liburutegiko sarreran | El IX Consejo de la Infancia con personas mayores y técnicos/as del ayuntamiento en la entrada de la biblioteca
19.11.25
Ermuko Haurren Kontseilua, Errekalden bisitari

12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko