Irailarekin bat eta eskutik, zinea Antzokira bueltan oporren ostean

31.08.16
Ermua Antzokia

Udan izandako atsedenaren ostean, Ermua Antzokia bueltan da ekintzaz beteta. Asteburu honetan iraileko zine programazioa estreinatuko da, larunbat, igande eta asteleheneko sesioekin. Ohitura den bezala, programazio zabala izaten da, zine komertziala eta independentea uztartuz eta Estatu Batuetako, Europako eta Espainiako zinerik onena bilduz. Horrela lortzen da, hileko kartelera kalitatezkoa izatea.

Irailean, guztira 16 pelikula proiektatuko dira: lau zineklub saio, zortzi film komertzial eta lau saio etxeko txikientzat. Hilero bezala, zine komertzialera eta independentera sartzeko hileko bonoa erosi daiteke. Iraileko bonoak, 14,4 euroko prezioa izango du, 1,20 euro film bakoitzeko, el Lobiano Kultur Gunean eta Antzokiko leihatiletan eskuratu daiteke.

Aste honetako programazioa larunbatean, hilak 3, hasiko da zine komertzialarekin. Egun horretan, 19:30ean lehenengo proiekzioa eskainiko da, eta filmea “Lolo, el hijo de mi novia” izango da. Julie Delpyk zuzendutako komedia kritikoa. Violette, pariseko emakume sofistikatua, Frantziako hegoaldetik oporretan dago eta Jean-René, friki informatiko bat ezagutzen du eta maitemintzen dira. Dena ondo doa, baina Jean-René Parisera joaten denean Lolo ezagutzen du, Violetteren 19 urteko alaba posesiboa, eta arazoak momentu horretan hasten dira… “Lolo, el hijo de la novia” larunbatean 19:30ean, igandean 22:00etan eta astelehenean 20.30ean proiektatuko da.

Asteburuko programazioan, “Ahora me ves 2” pelikula estatubatuarra baita ikusteko aukera izango dugu. Zineaz gozatzeko aukera emango digu Jon Chuk zuzendariaren lanak. Magia munduan oinarrituta dagoen pelikula da eta Mark Ruffalo, Woody Harrelson, Morgan Freeman, Michael Caine eta Daniel Radcliffe aktore protagonistak dira. Ilusionismoa, thrillerra, komedia eta sarkasmoa batera doaz filmean eta ikusleei ihesbiderik gabe usten gaitu pelikulan osoan. Magoak, inoiz egin duten lapurretarik harrigarri eta arriskutsuenetarikoa prestatu dute. “Ahora me ves 2”, larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30etan ikusi ahal izango da Antzokian.

Etxeko gazteak ere, ohitura den moduan, zineaz gozatu ahal izango dute asteburu honetan. Haurren saioa, igandean 17:00etan da eta “ Buscando a Dory 3D” filma ikusi ahal izango dute. Pixar konpainiak sortutako animaziozko pelikulak arrakasta handia izan du, bai lortutako diru kopuruarengatik baita izandako kritikekin. Emozioz, sentimenduz eta dibertsioz jositako lana da eta ikusleen txaloak jaso ditu aurkeztu zenetik. 103 minutuko lan perfektua da.

Informazio gehiagorako, jo ezazu Ermua Antzokiaren mikrositera.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean