Ur-mozketa programatua egingo Aldapa, Errebalburu eta VI. Mendeurrena kaleetan

05.09.16
Abisuak eta matxurak

Gipuzkoako Ura enpresak jakinarazi duenez, ur-mozketa egingo da bihar Aldapa, Errebalburu eta VI. Mendeurrena kaleetako zenbait portaletan.

Ekintza horren helburua hornidura sarea hobetzea da eta sareko hodi berri ngausiaren hartunean eraikinerata eramatea. eta Aldapa kaleko 1, 2, 3, 4, 5, 7, 9, 11 eta 13 zenbakietako, Errebalburu kaleko 1, 2, 3 eta 4 eta VI. Mendeurrena kaleko, 9, 11, 13, 15 eta 17 zenbakiko bizilagunei eragingo die zuzenean. Portaletan ohar informatiboak ipini dira jada.

Mozketaren iraupena lau ordukoa izango dela uste da, bihar goizeko 09:00etatik 13:00etara. Gerta daiteke lanak aurreikusitako ordua baino lehenago amaitzea. Horrela bada, abisurik gabe ura emango da. Bestalde, lanak luzatzen badira, Uraren Telefonoan (902 30 22 22) emango dira argibide eta informazio guztiak.

Enpresak azaldu duenez, mozketaren ondorioz posible da presio jaitsierak, uhertasuna eta nahi gabeko beste zenbait aldaketa gertatzea. Horregatik, aldez aurretik hiritarrei eragozpenak barkatzeko eskatzen zaie.

Lotutako albisteak

Imagen
03.10.25
Meatze-erlea aliatua eta laguna da

Espeziea funtsezkoa da ekosisteman eta ez die kalterik egiten gizakiei
Imagen
Uretamendiko tunelak | Túneles de Uretamendi
04.08.25
Uretamendiko tunelak itxita 22:00etatik 06:00etara

Mantentze lanak direla eta, Ermuko saihesbidea erabili beharko da AP-8 autobidera sartu edo irteteko
Imagen
30.06.25
Ongaraiko eta Iparragirreko arrapala eta eskailera tarteak zerbitzuz kanpo

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago