'El hijo de todos' liburuaren aurkezpen ekitaldian izango da Totorika

06.09.16
Erakundea

Miguel Angel Blanco Garrido gazte ermuarraren bahiketa eta ondorengo erailketa -bortizkeri krudela izateaz gain-, inflexio-puntua ere izan zen; Espainian, bere gizartean nahiz politikan aurreko eta ondorengo zatiak berezitu zituen puntua. Aurtengo uztailan herrian aztarna utzi zuen gertaera dramatiko hark bere hemeretzi garren urteurrena bete du. Hemeretzi urte horietan 1997ko uztaila hartan bizi izan genituen hiru egunen eta gertatutakoen inguruko gauzak landu eta sakondu izan dituzten hainbat lan eta liburuak argitaratu izan dira: zorigaitzeko protagonistaren figuran, politikan izandako ondorioak, gizarte eta herritarren erreakzioak, eta abar…

Plazaratu den azken lanak, “Miguel Ángel Blanco El hijo de todos. Vida y asesinato del mártir que venció a ETA” titulua du eta Miguel Ángel Mellado kazetariak idatzitakoa da. Autorea Ciudad Real probintziakoa da eta Campo de Criptana herriko seme kuttuna da. Época eta Tiempo astekarietan lan egindakoa da, eta baita Hoy de Extremadura, Ya, El Independiente eta El Mundo egunkarietan ere. Azken horretan zuzendariordea izanik, hamar urtez. Egun eta 2016ko apirilaz geroztik, Pedro Jota Ramírezen azken proiektuan, El Español egunkari digitalean, zuzendari adjuntua da.

Liburua Madrilgo Ateneoan aurkeztuko, bihar eguerdian

Miguel Ángel Melladok bihar –irailaren 7ko asteazkenean- aurkeztuko du idatzi bere lehen liburua Madrilgo Ateneoaren Ubeda Hiriko aretoan, eguerdiko hamabi eta erdietatik aurrera. El hijo de todos titulukoa, Miguel Angel Blancoren bizitza eta erailketaren ingurukoa. Ekitaldi horretan hitza hartuko dute baita ere, Carlos Totorika Ermuko alkateak eta Jaime Mayor Oreja, orduko Barne Ministroak.

El hijo de todos, Ermuko zinegotziaren inguruko lehen biografía da, La Esfera de los libros argitaletxeak plazaratutakoa. Horretan esaten da “Miguel Angel Blancoren heriotza ez zela ETAk eragindako 858etatik -791.na- bat gehiago izan. Kamara geldoan transmititu izan zen bere agoniak, haren borreroek eman eta bete ezindako 48 ordutan, biolentzia etarrarekiko ikuspuntua aldatu zuen eta, Espainiako orohar eta Euskadiko bereziki gizartearen begiak ireki arazi zituen. Hildakoa edozein pertsonaren semea, anaia, mutil-laguna izan zitekeen, edozein pentsamendu izan nahiz edozelako partiduko kidea izan arren”.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian