Zer balio dute nire ondasun-higiezinek katastroa eguneratu ondoren?

08.09.16
Erakundea

Ermuarrek –gainerako bizkaitarrek bezala- jada lurraldean ditugun ondasun higiezinen eta Moriel katastroan duten balio eguneratu eta berriak kontsulta ditzakegu. 2017tik aurrera indarrean izango diren zerga-tipoak Kontu Berezi eta Ogasun Batzordeak aurtengo ekainaren 14ko bileran onartu ziren. Egun eta bilera horri dagokion atalean erabakitakoa eta erabaki-proposamenaren aurrean izandako bozketaren berri jasotzen duen agiria duzue.

Ondasunen titularrak eguneratutako baloreen berri izateko Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunera joatea besterik ez dugu –bizkaia.eus/Ogasuna/katastroa-.Horretarako ondasunen titularrak –jabeak- garela kreditatu behar dugu ziurtagiri digital batez baliatuta (sinadura elektronikoko txartela, BizkaiBAI, Izenpe, NANa, etab…) eta horrelkorik ez badugu, horietara sar gaitezke aldundiak garatu duen beste bide bat hartuz. Horrela azaltzen zaigu aste honetan bertan etxean jaso dugun –edo datozen egunetan jasoko dugu- eskutitzean, katastroaren baloreak eguneratu izanaren inguruko informazio kanpainaren baitan.

Pertsona fisikoa banaiz eta identifikazio-sistema elektronikorik ez badut, nola lortuko dut nire jakinarazpena?

bizkaia.eus/Ogasuna/katastroa webgunearen 3. atalera joan behar dugu. Bertan hirugarren dagoen eta ‘Bitarteko elektronikoaren bidez’ dioen gainean sakatu behar dugu.
Hortik B@k dioen identifikazio-sistemara eramango gaitu. Leiho horretan sartu et agure NANaz identifikatu beharko gara etxera iritsi zaigun eskutitzean adierazitako aktibazio kodea idatzi eta ondorengo pausuak bete eta erregistratuz. Ondorengoak dira:

  • 1. Sakatu “Eskatu B@k” atalean
  • 2. Osatu erregistro-prozesua eta sortu B@k pasahitz propioa, erraz gogoratuko duzuna. Gogoratu edo nonbaiten apuntatu eta gordetzea komeni da Ogasun nahiz Aldundiarekin izango ditugun etorkizuneko izapide eta kontsultatarako baliozkoa izango baitugu)
  • 3. Lortutako pasahitzarekin jakinarazpena eskuratu eta titularra izanez gero, ondasunei buruzko informazioa ikusteko aukera izango da, egoitza elektronikoan sartuz.

Jarraian ekainaren 14ko bileraren bideo-akta uzten dizugu.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n