Udal webguneak gardentasunaren atala hobetu izan du

09.09.16
Erakundea

Udal honetan kalitate- eta gardentasun-irizpideak sartzeko eta horretan dugun konpromisoan sakontzeko lanean aurrera jarraitzen dugu, beste pausu bat eman dugularik. Gure toki-erakundea prestatzeko eta Gardentasuna Kreditatzeko Sistema Espainiarraren adierazleei egokitzeko lanean gabiltzalarik. Horren harira eta, aste honetan Gai Orokorrak eta Plenoak aztertu Beharrekoen batzordean –irailaren 6ko asteartekoan- webgune honen barne eta ‘Udala’ atalean egin diren hobekuntzak aurkeztu izan dira, zinegotzi nahiz herritarren ezagutzarako. Aldaketak, arduradun eta egile izan diren udal Idazkariak eta Webguneko Administratzaileak aurkeztu zituzten.

Egokitzapen eta aldaketak kontsulta gai daude beherago adierazten ditugun ataletan. Nolanahi ere, inork egindako lanaren inguruan zehetasun gehiago eduki nahi badu Batzorde Informatiboko bideoa ikus dezake, bertan eman baitzen egindakoaren zehetasun luze eta zabala. Horrez gain, txostena ere badago bileraren agiri osagarriak deritzan atalean.

Aldaketa edo hobekuntzak ondoren zerrendatutako aspektuei dagokie:

  1. Datuak Babesteko Euskal Agentziatik jasotako erantzunari jarraiki ebazpen judizialak argitara emango ditugu.
  2. Legegintzaldian zehar zinegotzi direnen edo izandakoen datuak -karguari uko egin diotenena baita ere- ikusgai izango ditugu.
  3. Udalbatzako kide direnen dedikazio eta ordainsariak atal moldatua ikusgai dugu.
  4. Udal talde politikoei esleituriko diru-kopuruak atal moldatua ikusgai dugu.
  5. ‘Sindikatuen Ordezkaritza’ azpiatala berritu eta hori ‘Antolaketa administratiboaren’ atalaren barne moldatua ikusgai dugu.
  6. ‘Organismo autonomoen’ atala handiagotu dugu eta bakoitzari Udalak egiten dioen ekarpena ikusgai dugu.
  7. ‘Udal sozietateak’ atala handiagotu dugu eta Udalak duen bakarrari –PROMOSAri- egiten dioen ekarpena ikusgai dugu.
  8. ‘Udalak parte hartzen duen beste erakunde batzu’ren atala moldatu eta ikusgai dugu.
  9. ‘Ermuko Udala partaide den entitateen’ atala sortu eta ikusgai dugu.
  10. ‘Zinegotziaren fitxa’ zehatzagoa prestatu eta ikusgai dugu.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n