'Larunbatak Izarran' Klub Teknologikorako izen-ematea astelehenean zabalduko da
Udazken honetan, DBHko 1. eta 2. mailan dauden ikasleek “Larunbatak Izarran” Klub Teknologikoan parte hartzeko aukera izango dute. Datorren astelehenean, hilak 12, irekiko da izena emateko epea, eta ekimena urriaren 1ean hasiko da.
Klub Teknologiko honen helburua gaztetxoen artean zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematiken inguruko interesa piztea da teknologia hezigarriaren bitartez. Gainera, ‘Larunbatak Izarran’ ekimenak aisialdi aukera ezberdinak eskaintzen ditu sormena erabiliz proiektu zientifiko eta tekniko berri txikiak sortzeko, hala nola, bideojokoen diseinua eta animazio digitalen garapena.
Zortzi larunbatez, 17:00etatik 19:00etara bilduko dira gaztetxoak Izarra Centren, eta bi tailer ezberdinetan banatuko dira: batetik, Blender programarekin diseinua eta artea izango da, eta bestetik, aldiz, Unity 3D. Klub Teknologikoak Microdeco enpresak eskainitako materiala erabiltzeko aukera eskainiko du, eta Unity 3D erabiliz, bideojokoak garatuko dituzte parte-hartzaileek. Gainera, programako moduluen artean, honakoak daude: Unity 3D tresna ezagutzea, jokorako objektuak sortzea eta erabiltzea, eszena baten muntaia Unityn, HTC Vive errealitate birtualeko betaurrekoen ingurunea prestatzea, bideojokoetako artera sarrera, piezen modelaketa eta eszena animatuetan piezak txertatzea.
Gainera, bi taldeek egindako lanak uztartu egingo dira eta HTC VIVE errealitate birtualeko betaurrekoekin ikusi ahal izateko sekuentziak garatuko dituzte.
Tailerrak azaroaren 19an amaituko dira, eta programa eta datak flyer honetan kontsultatu daitezke.
Izena emateko epea astelehen honetan zabalduko da, irailak 12, eta hilaren 16an itxiko da, ostirala. Eskaerak Abiapuntun aurkeztu beharko dira, 08:00etatik 15:00etara, eta ez da onartuko epez kanpo aurkeztutako eskaerarik. Jarduera doakoa da, baina plaza kopurua mugatua denez, eskaera gehiago jasoz gero zozketa egingo da. Parte-hartzaileen behin betiko zerrenda irailaren 20an publikatuko da udal webguneko iragarki oholean. Pertsona bakoitzak eskaera bakar bat aurkeztu ahalko du, talde bakarra hautatuz. Eskaera bat baino gehiago entregatuz gero, guztiak baliogabetuko dira.
Informazio gehiago eskuratzeko, iragarki ohola kontsultatu edo dl@udalermua.net helbidera idatzi daiteke.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena