Adi! astelehenean egunez eta gauez ur-etenak izango ditugu hainbat kaleetan

09.09.16
Abisuak eta matxurak

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak ezagutzera eman duenez datorren astean gure herrian ur edangarriaren sareko hodi nagusia aldatzeko egiten diharduen lanek aurrera jarraituko dute. Hori horrela eta, datorren astelehenerako ur-eten berriak programatu ditu, mozketek eragin dezente izan dezaketelarik hirigune erdiko zati handian eragina izango baitute. Ur-zerbitzua irailaren 12an bi aldiz etengo da; goizean laur orduz, Diputazio -9etatik 11etara- eta Seigarren Mendeurrena -11etatik ordu 1era- kaleetan eragina izanik.

Bigarren ur-etena hirigune erdiko zati handia urik gabe utziko duenez gero, gauean eta 8 ordutan luzatuko da. Ur-etenak Zearkale osoari, Bizkaia Etorbideari, San Inaziori, Konbetukoari eta Probaleku kaleari eragingo die. Kale eta auzo horietako zein zenbaki geratuko diren urik gabe, lerro haien azpian eta pdf formatuan uzten dizuegun oharretan dituzue zehetasun guztiak. Kontsortzioak jada eraikin horietako biztanleak abisatu ditu, peora bakoitzean oharra jarrita.

Ur-mozketaren arrazoia ur edangarriaren sareko hodi nagusia eta eraikinetarako hartuneak berrizten jarraitzea da. Iraupenak iragarritakoak izango direla uste da, nolanahi ere, gerta liteke lanak aurreikusitako ordua baino lehenago amaitzea. Horrela bada, beste abisurik gabe ura emango da. Bestalde, egin beharrekoak luzatzen badira, Uraren Telefonoan (902 30 22 22) emango dira argibide eta informazio guztiak.

Enpresak azaldu duenez, ur-mozketaren ondorioz posible da presio jaitsierak, uhertasuna eta nahi gabeko beste zenbait aldaketa gertatzea. Horregatik, aldez aurretik hiritarrei eragozpenak barkatzeko eskatzen zaie.

Lotutako albisteak

Imagen
03.10.25
Meatze-erlea aliatua eta laguna da

Espeziea funtsezkoa da ekosisteman eta ez die kalterik egiten gizakiei
Imagen
Uretamendiko tunelak | Túneles de Uretamendi
04.08.25
Uretamendiko tunelak itxita 22:00etatik 06:00etara

Mantentze lanak direla eta, Ermuko saihesbidea erabili beharko da AP-8 autobidera sartu edo irteteko
Imagen
30.06.25
Ongaraiko eta Iparragirreko arrapala eta eskailera tarteak zerbitzuz kanpo

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago