Matxura batek ur-mozketak eragin ditu Ermuko hainbat zonaldetan

12.09.16
Abisuak eta matxurak

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak aurrera jarraitzen du ur edangarriaren sareko hodi nagusia aldatzeko egiten diharduen lanekin. Gaur goizean zehar hainbat ur-mozketa egin dira VI Mendeurrena, Diputazio eta Merkatu plazako inguruetan, baina hodietako bat apurtu egin da eta uste baino gehiago luzatuko da mozketa.

Konpainiak azaldu duenez, ura gauez moztea aurreikusita zegoen etxebizitza askok jada ez dute zerbitzurik, aipatutako matxura dela eta.

Arazoa konpondu eta programatutako hobekuntza lanekin jarraitu ahal izateko, Gipuzkoako Urakek VI Mendeurrena, Diputazio, Valdespina Markesa (parkinga barne), Bizkaia Etorbidea, Konbentukoa, Probaleku eta San Ignazio kaleetako hainbat zenbakitan ur zerbitzua eten du. Enpresak adierazi duenez, mozketak astearte goizera arte luzatu daitezke.

Bestalde, Gipuzkoako Urakek abisatu duenez, lanek zarata eragingo dute, hodi berriak sartu ahal izateko zangak egingo baitira errepidean. Hori dela eta, obrek eragin ditzaketen eragozpenak barkatzeko eskatzen dute.

Gaurko programatutako ur-mozketaren arrazoia ur edangarriaren sareko hodi nagusia eta eraikinetarako hartuneak berrizten jarraitzea da. Iraupenak oharretan iragarritakoak izango direla uste da, nolanahi ere, gerta liteke lanak aurreikusitako ordua baino lehenago amaitzea. Horrela bada, beste abisurik gabe ura emango da. Bestalde, egin beharrekoak luzatzen badira, Uraren Telefonoan (902 30 22 22) emango dira argibide eta informazio guztiak.

Enpresak azaldu duenez, ur-mozketaren ondorioz posible da presio jaitsierak, uhertasuna eta nahi gabeko beste zenbait aldaketa gertatzea. Horregatik, aldez aurretik hiritarrei eragozpenak barkatzeko eskatzen zaie.

Informazio guztia Gipuzkoako Uraken webgunean topatu daiteke, eguneratuta.

Lotutako albisteak

Imagen
03.10.25
Meatze-erlea aliatua eta laguna da

Espeziea funtsezkoa da ekosisteman eta ez die kalterik egiten gizakiei
Imagen
Uretamendiko tunelak | Túneles de Uretamendi
04.08.25
Uretamendiko tunelak itxita 22:00etatik 06:00etara

Mantentze lanak direla eta, Ermuko saihesbidea erabili beharko da AP-8 autobidera sartu edo irteteko
Imagen
30.06.25
Ongaraiko eta Iparragirreko arrapala eta eskailera tarteak zerbitzuz kanpo

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago