Aukera digitala gazteentzako irakurketa kluben eskaintza sendotzera dator
Udal liburutegiak eta Euskara sailak elkarlanean, 9 eta 11 urte bitarteko neska-mutilentzako irakurketa kluba antolatu dute bigarren urtez. Klubaren helburua euskaraz nahiz gaztelaniaz irakurtzea atsegin duten lagun taldea eratzea da. Ipuinak, komikiak, olerkiak edo istorioak irakurri eta ondoren guztion artean komentatzea da. Horrez gain sormenarekin eta literaturarekin zerikusia duten bestelasko ekintza batzuk era gauzatuko dituzte. Ekimenaren gidaria Onintze Goitiz idazle eta ipuin-kontalari bilbotarra izango da.
Guztira zortzi saio izando dira, urritik maiatzera, eta hilean behin izango dira, asteazkenean, Lobiano Kultur Gunean, arratsaldeko 17:30etatik 18:30etara. Data zehatzak: urriaren 19a, azaroaren 16a, abenduaren 14a, urtarrilaren 18a, otsailaren 18a, martxoaren 15a, apirilaren 26a eta maiatzaren 17a dira. Sei saiotan euskarazko liburuak komentatuko dira eta gainontzeko bietan gaztelaniazko liburuak. Urrian, azaroan eta abenduan irakurriko dituzten liburuak hurrengo hauek dira: “Jolas egiteko ipuinak” (Gianni Rodari), “Puzkertin (Xabier Mendiguren) y “El principito” (Antoine de Saint-Exupéry).
Irakurketa klub digitala gaztetxoentzat
Baina klub honetaz gain, eta novedade bezala, Liburutegiak estreineko aldiz gaztetxoentzako irakurketa kluba digitala antolatu du. Goian aipatutako adin tarteko neska-mutilei zuzendua dago (9, 10 eta 11 urte), eta bere helburuak ikakurzaletasuna sustatzea, irakurketa modu zabalean proposatzea (testuala eta ikus-entzunezkoa) eta teknologia berriak, irakurketa eta kultura lotzea. Saioetan, parte hartzaileek tableta bana izango dute euren eskura, Liburutegiak eskainita, ekintza desberdinak burutu ahal izateko. Irakurri eta komentatuko duten liburua Fernando Morillok idatzitako “Maddi eta euskal piratak” izango da.
Irakurketa klub digital hau urritik abendura burutuko da, ordu eta erdiko sei saiotan, bi saio hilean. Bilerak larunbat goizean izango dira, 10:30etik 12:00etara, eta Onintze Goitiz idazleak, Fernando Morillo idazleak eta Mikel Mendibil ilustratzaileak gidatuko dute. Data zehatzak: urriaren 15ean eta 29an, azaroaren 5an eta 19an eta abenduaren 3an eta 17an.
Parte hartu ahal izateko, Liburutegian hurrengo datuak eman behar dira: izen-abizenak, Liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, jaiotze-data, ikastetxea, telefono eta ama edo aitaren helbide elektronikoa urriaren 7 baino lehen. Izen-ematea emailez ere egin daiteke aipatutako datuak biblioteca@udalermua.net helbidera bidaliz edo telefonoz 943 17 92 12 zenbakira deituz, irailaren 26a baino lehen. Plazak mugatuak dira eta zozketa bidez esleituko dira eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutakoek eta aurreko ikasturtean parte hartu ez duten umeek.
Lotutako albisteak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.