Europako Mugikortasun Astean murgilduko da Ermua ostiraletik aurrera
‘Aukeratu ezazu gure ekonomia bultzatuko duen mugikortasuna’ lelopean ospatuko da Ermuan Europako Mugikortasun Astea. Irailaren 16tik 22ra bitarteko egunetan ospatzen da eta munduko 1941 hiriburu eta herrik parte hartzen dute. Ekintza ezberdinak antolatu dira, horien helburu nagusia herritarren jarrerak aldatzea eta garraio publikoen inguruan estrategia berriak bultzatzea izango da. Horrekin batera, mugikortasun jasangarria bultzatzeko neurri iraunkorrak hartu dira, eta horren harira aurten, herriko zonalde altuetara igotzeko igogailuak martxan jarri dira. Xede horiek martxan, herritarrei garraio publikoa, bizikleta eta oinez ibiltzera bultzatuko zaie.
Astean zehar, Ermuko ikastetxeak eta gazteak izango dira protagonista, eta mugikortasunarekin lotutako ekintza ezberdinez gozatzeko aukera izango dute, Udaltzaingoaren eta Udaleko Alor Teknikoaren lanari esker.
Aurreko urteetan bezala, 16, 19, 20, 21 eta 22 egunetan ‘Oinez Eskolara’ ekintza martxan jarriko da. Eskolabarri eskolako irakasleen laguntzaz, umeak eskolara bakarrik igotzeko martxak goizero izango dira. Modu horretan, gazteen autonomia bultzatzen da eta gurasoek garraioak erabiltzen ustea lortzen da, ingurumenari mesede eginez.
Eskola egun horietan, Eskolabarri, Ongarai, San Lorentzo, San Pelaio eta Anaitasuna Ikastolako lehen hezkuntzako hirugarren mailako ikasleak, bideko segurtasunarekin lotutako marrazketa eta eskulan tailerrak izango dituzte Antxintxiketan taldeko monitoreen laguntzarekin. Saio horietan sortutako artelanak, Ermuko Merkatu Plazan ikusi ahal izango dira, irailaren 22an.
Bestalde, egun horietan, seigarren mailako ikasleek bizikletarekin trebetasuna erakusteko tailerrak eskainiko dira. Arratsaldez izango dira Aritzmendi Pilotalekuan eta Ermuko Txirrundalari Elkarteko kideak, Urko BTT taldeak eta Igor Astarloa, Aitor Hernandez, Pedro Horrillo eta Aitor Galdos txirrindulariak parte hartuko dute.
Martxa zikloturista denontzat
Igandean, hilak 18, bizikletaren festak beteko ditu Ermuko kaleak. Martxa zikloturista herrikoia goizeko 10etan hasiko da eta hiriguneko zirkuitu batean zehar egingo da, Orbe Kardinalaren plaza abiapuntu eta helmuga izanda. Ez da inongo adin-mugarik ezta baldintza berezirik izango parte hartzeko. Egunaz disfrutatu eta ondo pasatzea nahi duenak bizikleta hartu eta herriko kaleetan barrena ibiltzea besterik ez du egin beharko.
Europako Mugikortasun Asteko bideoa eta egutegia usten dizuegu hemen azpian.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n