Langabezian dauden pertsonentzat bi ikastaro antolatu ditu Ermuko Udalak
Lanbiderekin lankidetzan antolatutako lorezaintza eta garbiketa ikastaroetan parte hartzeko aukera izango dute 27 pertsonak
Langabezian dauden pertsonentzako bi formazio ikastaro hasiko dira datorren urriaren 3an, astelehena. Ermuko Udalak Lanbiderekin batera antolatu ditu ikastaroak, eta azken horrek emango du behar den diru-laguntza. Guztira 27 pertsonak izango dute formazioa jasotzeko aukera, Lanbideren webgunean izena emanda.
Lehenengo ikastaroak “Lorategiak eta berdeguneak instalatzea eta mantentzea” du izena, eta DBHko titulua duten edota 2. mailako Profesionaltasun Ziurtagiria eskuratzeko ikastaroren bat egin duten pertsonei zuzenduta dago. Arrakasta eta onarpen ona izan ohi ditu tailer honek, eta 390 ikastordu eskaintzen ditu. Gainera, enpresetan 80 orduko praktikak egingo dituzte parte-hartzaileek. Formazioa urriaren 3an hasiko da, eta 2017ko otsailaren 14an amaituko.
“Toki irekietako eta industria-instalazioetako garbiketa” izenpean aurkezten da bigarren ikastaroa eta garbiketa enpresetan nahiz zabor bilketa eta kale-garbiketa egiten duten mankomunitateetan lan egiteko beharrezkoa den espezializazioa da. Parte hartu ahal izateko, ez dago bete beharreko ezinbesteko baldintzarik, eta 130 ikastordu eta 80 orduko enpresako praktikak eskaintzen dira. Ikastaro hau ere urriaren 3an hasiko da, eta azaroaren 11n bukatuko da.
Bi ikastaroak Izarra Zentroan eta Artamendi praktiketako gunean eskainiko dira.
Informazio gehiago behar izanez gero, jo Izarra Zentrora, Torretara edota Enplegu Bulegora.
Lotutako albisteak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du