Isabel Vicenteren erakusketa ikusgai Lobiano Kultur Gunean

19.09.16
Kultura eta Gazteria

Isabel Vicente ermuarrak, pintatu dituen margolanen erakusketa gaurtik aurrera ikusgai izango da Lobiano Kultur Gunean. Erakusketa behe solairuko bi aretoetan banatua egongo da  eta 47 margolanez osatuta dago. Erakusketa ‘Momentos y Razones’ deitzen da, eta Lobianon ikusi ahal izango da, irailaren 19tik urriaren 2ra arte, egunero eta arratsaldeko 18.00etatik 20.00etara. Bera definitzen den bezala ‘artista autodidakta, arkatz batekin eskuan jaioa’, eta 10 urtez geroztik erakusketa berri bat prestatu du.

Bi gelatan banatuta dago erakusketa, bakoitzak gai batekin, baina denak tematika berdinarekin, egilearen bizitzako momentu eta arrazoiak. Egilearen egoera pertsonalekin bat egiten dutezten olio-pinturak dira eta kolorea definizio handikoak.

Lehenengo gelan ikusi ahal izango ditugun lanak, egilearen sentimenduen isla dira. Bigarren gelan ikusi ahal direnak aldiz, Emakumea dute gai eta oinarri. Munduko emakumeak, eskubideak, pentsamenduak, sufrimendu pertsonalak… denak emakumeak. Artistak, erreferente moduan bere ama izan du, eta erakusketan ere agerian egongo da. ‘Txuri beltzean ikusiko den lan bakarra izango da, antzinako argazkiak bezalakoak’ dio artistak. Beste lan guztiak kolorez beteta daude, eta Isabelen hitzetan ‘color puro y duro’. Denifizio hori da egun bere bizitzako motorea, eta lan guztien oinarria.

Isabel Vicenteren lanak ikusi ahal izango ditugu urriaren 2ra arte, Lobianoko behe solairuko aretoetan, 18.00etatik 20.00etara.

Lotutako albisteak

Imagen
10.02.26
Ermua Antzokiak drama bi, thrillerra eta euskarazko animazioa euskaraz proiektatuko ditu aste honetan

Zinema komertzialean ‘Si pudiera te daría una patada' eta Juanma Bajo Ulloaren ‘El mal’ ikusteko aukera izango
Imagen
09.02.26
Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era

Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz