Lobianok argazkilaritza eta hiri ortuko ikastaroetarako izen-emateak zabalduko ditu

23.09.16
Kultura eta Gazteria

Udal kultura sailak iragarri berri ditu Lobiano Kultur Gunean urteko azken hiruhilekoan egingo dituen tailerrak. Eskaintza irekia da eta herritar orori zuzentzen zaio. Izen emateak datorren astelehenean hasiko dira eta irailaren 30ra bitartean zabalik mantenduko, edo dauden plaza guztiak bete artean.

Izen-emateagatik ordaindu beharreko kopurua ezberdina da, orduen eta eginkizunaren arabera. Garestienak 27 euro balio ditu eta merkeenak, aldiz, 18 euro, langabetu, ikasle eta gazte txartelaren titularrek direnentzat.

Kultura alorrak proposamena ezagutarazteko kartela argitaratu du. Kartelean Lobianon egingo diren bi tailer planteatzen zaizkigu ermuarroi, zeinak urritik abendura bitartean gauzatuko diren. Izen-emateak Lobiano Kultur guneko bulegoetan eta telefono bidez (943 708700) egin daitezke astelehenetik ostiralera, goiz nahiz arratsaldeko ordutegian.

Programatutako tailerren zehetasunak:

  • Astelehenetan: urriaren 10ean hasi eta abenduaren 19an bukatuko den argazkilaritza hastapenerako tailerra. Ordutegia: arratsaldeko 7etatik gaueko 9etara.
  • Asteazkenetan: Ortua etxean izenekoa. Lau asteetan gauzatuko dena. Urriaren 19 eta 26an eta azaroaren 2 eta 9an bitartean. Ordutegia: arratsaldeko 6 eta erdietatik iluntzeko 8 eta erdietara. Ikuspuntu didaktikotik landuko da eta praktika asko izango ditu.

Plaza kopurua mugatua da.

Lotutako albisteak

Imagen
10.02.26
Ermua Antzokiak drama bi, thrillerra eta euskarazko animazioa euskaraz proiektatuko ditu aste honetan

Zinema komertzialean ‘Si pudiera te daría una patada' eta Juanma Bajo Ulloaren ‘El mal’ ikusteko aukera izango
Imagen
09.02.26
Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era

Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz