Emaitzak herrian: 1 EAJ-PNV (2.024) ; 2 PSE-EE-PSOE (1.741) ; 3 Elkarrekin Podemos (1.308); 4 PP (1.009); 5 EH Bildu (952)

25.09.16
Erakundea

Eusko Alderdi Jeltzaleak gaurko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan botorik gehienak lortu ditu gure herrian. Iñigo Urkulluren alderdiak guztira 2.024 bozka (%26,97) lortu ditu, hautesle-erroldak Ermuan izan duen 12.831 hautesle posibleetatik. Bigarren alderdi botatuena Partidu Sozialista izan da, zeinak 1.741 bozka jasota (%23,20) lortu dituen.

Boto kopuruaren araberako zerrenda horretan, hirugarren tokia Elkarrekin Podemos partiduari egokitu zaio 1.308 botorekin eta portzentajean %17,43. Laugarren, PPr izan da, 1.009 botorekin eta boto guztien %13,45 portzentajearekin. Jarraian EH Bildu geratu da, 952 bozka lortuta, (%12,69). Seigarren Ciutadans (C''s) 210 botorekin, eta %2,80`portzentajearekin.  Azkenik, zazpigarrenean Ganemos-Irabazi geratzen da 74 txartelekin (%0,99). Eusko Legebiltzarrerako emaitzen datu zehatzak ondorengo taula grafikoan eskaintzen ditugu:

2016ko Eusko Jaurlaritzarako behin-behineko emaitzak
Logoa Alderdi politikoa 2012ko botoak
(U-21eko hauteskundeak)
2016ko botoak
(I-25eko hauteskundeak)
botoen %
EAJ-PNV logotipoa EAJ-PNV 1.598 2.024 %26,97
PSE-EE (PSOE) logotipoa PSE-EE (PSOE) 2.913 1.741 %23,20
Elkarrekin-Podemos logotipoa Elkarrekin Podemos-IU-EQUO - 1.308 %17,43
PP logotipoa PP 1.264 1.009 %13,45
Bildu logotipoa EH Bildu 1.188 952 %12,69
Ciudadanos logotipoa Ciudadanos - 210 %2,80



Grafikoa hemen agertuko da.

Ermuan hautesleen %58,73 bozkatu du gaurkoan, parte-hartzea duela lau urterekin alderatuta, 4,58 puntu jaitsi delarik. Emaitzak behin-behinekoak dira, Durangoko Hauteskunde Batzordeak jardunaldiko agiriak aztertu eta ontzat eman artean. Une horretan, behin-betikotzat joko ditu organo horrek.

Hurrengo lasterbidearen bidez sekzio eta mahai bakoitzean izan diren emaitzen berri zehatza eskaintzen dugu Excel formatuko taulan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da