Parte-hartzea %44 da arratsaldeko 6etan, 2012an baino lau puntu gutxiago
Ermuan jada botoa eman dutenen portzentajeak lau puntu gutxiago da, 2012koarekin alderatuz gero. Arratsaldeko seietan hautesleen parte-hartzea %44,22 dela ezagutu dugu, hauteskunde mahai guztietan datuak bildu eta gero. Datu horrek esan nahi du Ermuan botoa eman dezaketen 12.831 hautesleetatik arratsaldeko seiak baino lehen 5.671 pertsonak bozkatu dutela.
Orain dela lau urte ordu berean erregistratutako parte-hartzea %48,12 izan zen. Urte hartan bozkatu zezaketenak ere gehiago ziren, 13.112 pertsona alegia. Aldiz, aurten hautesle izan daitezkeenak 12.831 dira, hau da 281 pertsona gutxiago.
Nolanahi ere, datuok hurbilpen eta parte hartzearen aurrerapena besterik ez dira, eguneko joera erakusten dutenak eta igo edo jaitsi daitezkeenak, oraindik ere bi ordu geratzen baitira hauteskunde-kolegioak ixteko. Denbora tarte horretan partaidetzak gora egingo edo nola geratuko den auskalo. Kolegiook itxitakoan eta hautestontziak zabaldu eta zenbatutakoan ezagutuko baitugu ermuarron parte hartzearen datu zehatza eta aukeratutakoa.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da