Hautesle erroldaren ia herenak (%31) bozkatu du arratsaldeko ordu 2ak baino lehenago

25.09.16
Erakundea

Ermuko hautesleen %31,17 bozkatu du gaur, arratsaldeko ordu biak baino lehenago. Portzentajea duela lau urte baino baxuagoa da orduan herena gainditu baitzuen (%33,23), nahiz eta kontutan hartu behar den gaurko hautesleen errolda ere, orduan baino txikiagoa dela. Orain lau urte atzera, botoa eman zezaketen ermuarrek 13.112 pertsona giren eta gaur aukera hori izango dute 12.831 biztanlek, hau da orduan baino 281 pertsona gutxiago. Arratsaldeko ordu biak baino lehen Ermuan 4.000 perstonek bozkatu dute.

Normaltasuna da nagusi gaur Ermuan, hauteskunde egun honetan. Arratsaldeko ordu 2ak arte hautesleen ia heren batek bozkatu du gure herrian.

Ezer gutxi dago aipatzeko, goiza eta eguerdia normaltasunean igaro baititugu udalerrian. Hauteskunde prozesuari buruz ezer aipatzekotan, esan behar kolegioetan ez dela jende ugari ibili une zehatz eta eguerdian ez ezik. Herritarrak tarteka agertu dira, banaka, binaka edo multzo txikietan.

Udaletxeko Abiapuntu bulegoa zabalik dago kontsultetarako

Hauteskunde kolegioetan azkeneko prozesutik hona aldaketarik egin ez izanak asko lagundu die hautesleei. Hori, igarri izan dugu udalak gaurko egunean zabalik duen Abiapuntu bulegoan, bertatik biztanle gutxi pasa baita. Dena den, betiko moduan bat edo beste ibili izan da galduta eta bere hauteskunde-kolegio eta mahaiaren bila.

Hauteskunde-mahaietako presidenteek posta bidez aldez aurretik bozkatu dutenen botoak jaso dituzte goizean zehar, postetxeko langileen eskutik.

 

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian