Hauteskunde-kolegioak zabalik eta herritarrak bozkatzen hasita

25.09.16
Erakundea

Herriko hauteskunde-kolegioak zabalik daude eta ermuarrak bozkatzen hasi gara. Ermuan eraturiko hogei hauteskunde-mahaiak lanean daude eta hautesleak jasotzen ari dira, nahiz eta oraindik bertaratutakoen kopurua txikia izan. Gaur igandea denez, betebehar edo zereginik izan ez duten askok ez dira bozkatzeko goiz altxatu. Nolanahi ere, betiko moduan goiztiar bakan batzuk izan dira ateak ireki eta berehala agertu direnak. Eguraldia lagun dugu momentuz, ateri baitago. Jai-egunean nagia ematen du goiz ohetik altzatzea, atzoko egun eta gau ona ikusita nagia ematen zuelako erretiratzeak. Dena den, oraindik hamar ordu ditugu bozka emateko. Esan bezala, Ermuan hauteskunde-kolegio diren egoitzak zabalik izanen dira iluntzeko zortziak arte.

Ermuan, 12.831 pertsonek bozkatu dezakegu gaurkoan, orain lau urte hauteskunde berbereko deialdian baino kopuru txikiagoa

Ermuan hamazortzi urtetik gorako 12.831 pertsonek bozkatu ahal izango dugu gaur, hautesle-erroldan jasotzen den datuaren arabera. Orain lau urte atzera urriaren 21ean egindako Hauteskunde berberetan bozkatu ahal izan genuenaren azpitik, orduko kopurua 13.112 baitzen. Ermuan guztira 16.084 biztanle genituen erroldaturik, aurtengo ekainaren 26ko datuen arabera.

Berrikuntzak Kolegioetan: Lobianon eta Gizarte-zentroan kabinak bozkatzeko aretoen barne jarri dira

Ermuan gaurkoan nobedade pare bat dugu. Lobianon (3. eta 4. sekzioan) eta Gipuzkoa Etorbideko Gizarte-zentroan (3. sekzioan) papeletak eta kabinak bozketa aretoan bertan sartuta daude. Oraqin artean kanpoan izaten genituen, baina oraingo honetan aldatu egin ditugu hobetzeko asmoz. Lehen Lobianoko sarrera egiten ziren guztiak eta bozkatzeko areoaren aurretik dagoen gela Gizarte-zentroan. Hauteskundeen koordinadoreak aldaketa egitea erabaki, erosoago egiteko eta agiri horiek zainduago edukitzeko.

Ertzaintza eta Udaltzaingoa elkarlanean arduratzen ari dira herriko segurtasunaz

Hauteskunde-kolegio egoitza guztietan agenteak daude, pertsonen segurtasuna bermatzeko eta hauteskunde eguna normaltasunez gauzatzen dela ziurtatzeko. Dispositiboa Eusko Jaurlaritzako Barne sailak diseinatu eta koordinatu du. Gurean, dispositibo horren barne eta elkarlanean ari dira Ertzaintza (3 kolegio) eta Udaltzaingoa gainerako (3 egoitza).

Abiapuntu zabalik: hautesle-erroldaren eta kolegioen inguruko kontsultak atenditzeko

Hauteskunde egun guztietan, herritarrak herriko Hautesle-erroldan dauden edo ez eta bozkatzea non dagokien galdezka ibili ohi da. Horri konponbidea emateko, herritarren kontsultak Abiapuntun zuzenean jaso eta erantzungo dira gaurkoan. Inork kolegiora joan eta bozkatu ezin badu erroldan inskribatua ez egoteagatik, Abiapuntura jo dezake akatsa edo omisioa den argitzera.

Kontsulta egin eta erantzuna baiezkoa den kasuetan, hautesleari Berariazko Errolda Zertifikazioa luzatuko eta zein kolegio eta mahai dagokion adieraziko diote. Berariazko Errolda Zertifikazioa Hauteskunde-erroldan inskripzioa lortzeko ezohiko bidea ez ezik, hauteskunde-mahaiaren aurrean probatzeko medioa dela dio Hauteskunde Batzorde Zentralak behin eta berriz bere idatzi-agirietan.

Kontsulta horiek udaletxera bertara etorriz edo baita ere 943 17 91 42 telefono zenbakira deituz egin ahal izango dira. Kasu honetan lankideek deitzen duen pertsonari galdera pertsonal eta zehatzak egingo dizkiote deia egiten duena benetan dioen pertsona dela egiaztatze aldera. Abiapuntu bulegoaren ordutegia ondokoa da, goizez 9:00etatik14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara bitartean.

 

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n